98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko
2015eko tarifa onesteko proposamena

2015eko apirilaren 17an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2015eko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 16,04320825 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00137092 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, horniduran: 0,01361250 euro/m³.

4.–kWh-ak, energian: 0,00544500 euro/kWh.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 24an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1506555