3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2015eko tarifa
onesteko proposamena
2015eko apirilaren 17an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2015eko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
1.–Hektareak, ureztalurretan: 36,78252664 euro/ha.
2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 11,03475799 euro/ha.
3.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00590284 euro/m³.
4.–Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,05819030 euro/m³.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2015eko apirilaren 24an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.
Iragarkiaren kodea: E1506554