98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GUARDIA ZIBILAREN KOMANDANTZIA

Arma enkantea 1/2015

2015eko ekainaren 6an, goizeko 10:00etan, Guardia Zibilaren 9. Eskualdean/Komandantzian, Iruñeko Galizia etorbideko 2an (Nafarroa), arma enkante bat eginen da, gutun-azal itxien bidezkoa; enkantearen xedea 501 arma-lote dira, haietako bakoitza arma bakar batek osatua, motza (pistolak eta errebolberrak) edo luzea, azken hau kanoi leunekoa (eskopetak) edo kanoi marradunekoa (errifleak). Arma horiek erabili, eduki eta salerosteko lege baimena duten pertsona guztiek har dezakete parte enkantean; baimen hori agiri bidez frogatu beharko da. Enkantearen loteak eta baldintzak jendaurrean egonen dira Guardia Zibilaren Iruñeko kuartel horretan, ekainaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera.

Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.–9. eskualdeko burua, Javier Hernández Marco koronela.

Iragarkiaren kodea: E1506805