98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudia

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.-2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 71. eta 81. artikuluei jarraikiz, Ultzamako Udalak xedatu du Udal Plan Orokorraren araudia argitaratzea. Ultzamako Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Sustapeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 38/2015 Foru Aginduaren bidez, udalerri horrek berak sustaturik.

Horrenbestez, eta eranskin gisa, hirigintzako araudia eta Ultzamako Udal Plan Orokorreko planoak ematen dira argitara.

Larraintzarren, 2015eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

ERANSKINA

1.–Araudia.

2.–Exekuzio unitateen fitxak.

3.–Babeserako katalogoa.

4.–Planoak (*).

Fitxategiak PDF formatuan daude, behera kargatu ahal izateko.

(*) Artxiboak 30 Mb baino gehiago okupatzen du.

Iragarkiaren kodea: L1507014