98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PATERNAIN

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Paternaingo Kontzejuak herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikaturik. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea Kontzejuaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Asterain, Muru Asterain, Sagues, Gazolatz, Larraia, Eriete, Ibero, Undio, Zarikiegi eta Paternain.

Paternainen, 2015eko maiatzaren 4an.–Paternaingo Kontzejuko burua eta barrutiaren titularra, Alfredo Caballero Sucunza.

Iragarkiaren kodea: L1507386