98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planean, ARZ-3 banaketa eremuaren esparruari dagokionez (XVI/ZN1-XIX/ZN6). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-ABR-15 (12/CU).

“Jendaurreko epea iraganik, Iruñeko Udal Planaren aldaketa xehakatuaren dokumentua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-3 banaketa eremuari dagokiona (XVI/ZN-1-XIX/ZN-6), hasiera batean onetsi ondoren (PLE, 2014ko azaroaren 21ekoa), ikusirik Fernando Portillo Ozcoidi jaunak, Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa, S.L. ordezkatuz, 2014ko abenduaren 17an aurkeztutako alegazioak, eta 2015eko otsailaren 11ko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Ezestea Fernando Portillo Ozcoidik, Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa, S.L. ordezkatuz, 2014ko abenduaren 17an aurkeztutako alegazioak, 2015eko otsailaren 11ko txosten juridikoarekin bat.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planaren aldaketa xehakatua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-3 banaketa eremuari dagokionez (XVI/ZN-1-XIX/ZN-6). Fernando Portillo Ozcoidik, Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosa, S.L. ordezkatuz, tramitaziorako aurkeztu zuen 2015eko martxoaren 4an.

3. Igor bitez erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

10
HIRIGINTZAKO ARAUDI PARTIKULARRA

10.1. ZN-1

1.–Eremuaren identifikazioa:

–Azalera m² (lurzati zedularen arabera): 2.383 m².

–Unitate Integratua: XVI.

–Izena: ZN-1.

–Kokalekua: Mutiloa kaleko eremua, Club Tenisen eta bertan dauden eraikinen artekoa.

2.–Egiturazko determinazioak:

–Helburu orokorrak.

–Hirigintzako araubidea:

  • Lurzoru mota: hiri lurzorua.
  • Kategoria: finkatu gabea.
  • Banaketa eremua: ARZ 3.
  • Eredu-aprobetxamendua: 0,67787 AU/m².
  • Erabilerak: bizitegi erabilera kolektiboa eta eremu libre publikoa.
  • Azalera eraikigarriak, gehienez: 2.292,75 m².
  • Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea: ez da ezarri.

–Baldintza orokorrak:

  • a) Oinarrizko egitura: planoetan grafiatutako lerrokadurak.
  • b) Lagapenak:
  • 1.–Ekipamenduak:
  • Lokala beheko solairuan, 300 m²-koa.
  • Gainerako baldintzak memoriaren arabera.
  • 2.–Eremu libreak: plaza publikoa, 900 m²-koa.
  • 3.–Berdeguneak.
  • 4.–Bide sarea.
  • 5.–Aparkalekuak.
  • c) Beste baldintza batzuk.

3.–Determinazio xehakatuak.

–Erabilera xehakatuak.

Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

–Eraikuntzaren baldintzak.

  • a) Lurzatiak: lurzati bakarra, planoetan grafiatua.
  • b) Lerrokadurak: fatxadetan eta patioan egun daudenen luzapena.
  • c) Altuerak: B + 4 + A.
  • d) Gehieneko sakonera: 15 m hegoaldeko fatxadan.
  • e) Okupazioa.
  • f) Azalera eraikigarriak, gehienez:
  • Azalera eraikigarria bizitegitarako: 1.992,75 m².
  • Azalera eraikigarria, guztira: 2.292,75 m².
  • g) Proposatutako erabilerak: bizitegi erabilera kolektiboa eta ekipamendu publikoa.
  • h) Etxebizitza kopurua, gehienez ere: 18 etxebizitza.
  • i) Proiektuaren baldintzak.
  • j) Aparkalekuak: Hirigintzako Araudian ezarritakoaren arabera.
  • k) Beste batzuk.

–Exekuzioaren baldintzak.

  • Planaren garapena: urbanizazio eta eraikuntza proiektua.
  • Jarduketa sistema: lankidetza.

–Babestutako elementuak.

–Beste baldintza xehakatu batzuk.

10.2. ZN-6

1.–Eremuaren identifikazioa:

–Azalera m² (lurzati zedularen arabera): 618 m².

–Unitate Integratua: XIX.

–Izena: ZN-6.

–Tokia: Zidakos Errekaren kalea, 7-9-11-13.

2.–Egiturazko determinazioak.

–Helburu orokorrak:

Aske uztea eremu publiko gisa, hiri egitura esponjatuz.

–Hirigintzako araubidea:

  • Lurzoru mota: hiri lurzorua.
  • Kategoria: finkatu gabea.
  • Banaketa eremua: ARZ 3.
  • Eredu-aprobetxamendua: 0,67787 AU/m².
  • Erabilerak: bizitegi kolektiboa.
  • Azalera eraikigarriak, gehienez.
  • Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea: ez da ezarri.

–Baldintza orokorrak.

Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

  • a) Oinarrizko egitura.
  • b) Lagapenak.
  • 1.–Ekipamenduak.
  • 2.–Eremu libreak: lurzati guztia eremu libre bihurtu da.
  • 3.–Berdeguneak.
  • 4.–Bide sarea.
  • 5.–Aparkalekuak.

Beste baldintza batzuk.

3.–Determinazio xehakatuak.

–Erabilera xehakatuak:

Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

–Eraikinak bete beharreko baldintzak:

  • a) Lurzatiak.
  • b) Lerrokadurak.
  • c) Altuerak.
  • d) Gehieneko sakonera.
  • e) Okupazioa.
  • f) Azalera eraikigarriak, gehienez.
  • g) Proposatutako erabilerak.
  • h) Etxebizitza kopurua, gehienez.
  • i) Proiektuaren baldintzak.
  • j) Aparkalekuak.
  • k) Beste batzuk.

–Exekuzioaren baldintzak.

  • Planaren garapena.
  • Jarduketa sistema: lankidetza.

–Babestutako elementuak.

–Beste baldintza xehakatu batzuk.

11
DETERMINAZIO GRAFIKOAK

L1506464_0.pdf

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1506464