98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zezen-plazan (U.I.XV/ZOR-1) igogailua paratzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-ABR-15 (15/CU).

“Zezen-plazan (U.I.XV/ZOR-1) igogailua paratzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 4/UV, 2015-01-27koa), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, eta ikusirik 2015eko martxoaren 17an tramitera aurkeztutako Testu Bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2015eko martxoaren 18ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea zezen-plazan igogailua paratzeko Plan Bereziaren Testu Bategina, Cecilia Larragueta Lekumberrik sustatua, Iruñeko Erruki Etxearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

1 zenbakiko planoak, “Plan Bereziaren esparrua. Kokalekuaren planoa” izenekoak, Plan Berezia ukitzen duen esparrua zehazten du.

8 zenbakiko planoak, “Lerrokadura berriak. Tendiduen korridorearen solairua” arautzailea da. Dokumentazio grafikoan adierazitako lerrokadurak eta desafektatutako lurzoruaren eremua lotesleak dira.

Gehieneko lerrokadurak solairu guztiak ukitzen ditu.

Igogailua paratzeko exekuzio proiektuan arreta berezia jarriko da ez dadin 90 gradutik beherako angeludun zokorik edo bazterrik sortu, batez ere beheko solairuan, lurzoruaren mailan, garbitzeko eta/edo mantentzeko zailtasunik izan ez dadin.

Igogailua paratzeko behar den bolumenaren gehieneko altuera izanen da goiko harmaila estalkidunetara iristeko beharrezkoa dena.

–Materialak:

Bolumen berriaren itxiturak eraikitzeko materialak izanen dira ageriko hormigoi armatua, hormigo armatu pintatua edo beiraztatua, betiere plazako multzoan integratua.

–Urbanizazio lanak:

Sustatzailearen bizkar eginen dira urbanizatzeko behar diren lan guztiak.

BBPB horren P4 planoaren arabera, Babes arkitektonikoa eta arkeologikoa, plazak ez du babes arkitektonikorik baina 20. planoan bada “babes arkeologikoa”, “A eremuan” sartzen baita; hortaz, kontuan hartu beharko da hondeaketa egiterakoan eta beharrezko neurriak hartu, beharrezkoa baldin bada.

Horrela, dagokigun BBPBaren Hirigintzako Araudiaren 30. artikuluan honela dio: “Ondare arkeologikoaren kontserbazioa”. Planaren esparruan edozein hondeatze lan edo lur mugimendu egiteko, aginduzko udal lizentzia eskatu beharko da. Balio arkeologikoaren arabera babestutako eremuetan egin beharreko jarduketei dagokienez, Udal Katalogoan ezarritakoari jarraituko zaio”.

Bestalde, 21. planoak zezen-plazako eraikina inguratzen duten eraiki gabeko espazioak “GP-II zuhaitz-lerrokadurak” moduan zehazten ditu.

Orobat, BBPBren 33. artikuluak honela dio: “33. artikulua. Natur ondarearen babesa. 1. Katalogatutako arbolak kontserbatu, zaindu eta haien hondaketa osoa edo partziala eragin dezaketen ekintzetatik babestu beharko dira, eta bota ahal izateko, Udalari baimena eskatu beharko zaio aitzinetik. 2. Babeste aldera, Plan Bereziak bere egiten du, bere esparrua ukitzen duen alderdietan, Udal Planeko Natur Ondarearen, Zuhaitzen, Parkeen eta Lorategien Katalogoaren edukia.

Bada zuhaitz bat eremu horretan bere tokian utz daitekeena, nahiz eta alde batetik kimatu beharra izan. Lanak egiterakoan ikusten bada sustraiei uste baino kalte handiagoa egiten zaiela, jabetzak bere gain hartuko du hura lekuz aldatzea edo espezie bereko beste zuhaitz bat landatzea handik hurbil, betiere araudiari jarraituz.

Bolumen berriaren zuinketa egitean instalazio sareak edo erregistroak agertzen badira eremu horren barnean, obraren sustatzaileen gain egonen da sareak edo erregistroak aldatzea edo lekuz aldatzea, bai eta egin beharreko aldaketak Udaleko teknikariekin eta/edo enpresa hornitzaileekin adostea ere.

Dokumentu honetan espresuki arautzen ez diren xehetasun guztiei dagokienez, Iruñeko Udal Planean eta arlo honetako legezko xedapenetan ezarritakoa bete beharko da.

8 planoa. Lerrokadura berriak. Tendiduen korridorearen solairua

L1506320_0.pdf

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1506320