98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

3.1 eta 3.2 exekuzio unitateen plan partziala. Hasierako onespena

Udalak, 2014ko abenduaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

3.1 eta 3.2 exekuzio unitateetan eragiten duen plan partziala.

Udalak, 2014ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3.1 eta 3.2 exekuzio unitateen plan partziala. Urriaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta, halaber, prentsan urriaren 6an, eta kopia igorri zitzaien ukituriko titularrei. Haiek, ezarritako epearen baitan, alegazioak aurkeztu zituzten, bilkuraren espedientean baitaude.

Manuel Mugueta San Martín udal arkitektoak alegazioei erantzuteko txostena aurkeztu zuen eta Alfredo Irujo aholkulari juridikoak berretsi egin du. Txosten horrek aurkeztu diren alegazioak baztertzen ditu, arrazoiak emanez, eranskineko agirian azaltzen den gisan. Udaleko idazkariak baietsi egin du, orobat, plan partziala egokitu egiten zaiola hirigintzako egungo udal planari.

Hori kontuan izanik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsiko da aipatutako plan partziala. Onetsita geratu da Esparza, Cidraque, Iturri eta Baztán zinegotziek aldeko botoa emanda eta Martínez, Alústiza, Moriones eta Ayape zinegotzien abstentzioarekin.

Kasedan, 2014ko abenduaren 19an.–Idazkaria, Fermín Ezkieta Yaben.

ERANSKINA

3.1 eta 3.2 exekuzio unitateen plan partziala (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1507351