98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Merkatarien elkarte edo taldeei diru-laguntzak emateko deialdia, Burlatan merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2014ko azaroaren 1etik abenduaren 31 arte

Burlatako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko apirilaren 28an, honako ebazpen hau eman du:

Burlatako Udalak, 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza, Merkatarien elkarte edo taldeei, Burlatan merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.

Aipatu ordenantzari jarraikiz eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBATZI DUT:

Onestea Merkatarien elkarte edo taldeei, Burlatan 2014. urtean (2014ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra) merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten, norgehiagokako lehiaren bidez diru-laguntzak emateko deialdia.

Deialdia diru-laguntza horiek ematea arautzen duen ordenantzaren oinarriei jarraikiz eginen da, Udalak 2012ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen eta 2012ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 17an. Horrek honako baldintza hauek ezarri ditu:

–Eskatzaileak: ordenantzaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

–Eskaerak aurkezteko epea: eskatzaileak sinatutako eskabidearen bidez, eranskineko ereduaren arabera egin beharko baita.

Eskaerarekin batera, ordenantza honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

–Epea: hilabeteko epea, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Tokia: Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean (Larrainetako plaza, z.g.) edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.

–2014ko azaroaren 1etik abenduaren 31 arte egindako jarduerak izatea.

–Diru-laguntzaren aurrekontua: hamaika mila eta hogeita hamasei euro eta hiru zentimo (11.036,03) euro.

Burlatan, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Muñoz.

ERANSKINA

Deialdi publikoa, merkatarien elkarte edo taldeei diru-laguntzak emateko, Burlatan merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2014ko azaroaren 1etik abenduaren 31 arte

Eskatzailearen datuak:

................................................................................... jaunak/andreak

NANa: .......................... Bizitokia: ......................................................

Karrika: ............................................................ Telefonoa: .................

Banku-kontua, IBAN: ..........................................................................

Bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu).

................................................................................... jaunak/andreak

NANa: .......................... Bizitokia: ......................................................

Karrika: ............................................................ Telefonoa: .................

ESKATZEN DUT onartua izatea merkatarien elkarte edo taldeei diru-laguntzak emateko deialdi publikoan, Burlatan 2014. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak egin ditzaten:

1.–

2.–

ADIERAZTEN DUT: Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eta ez nagoela sartuta diru-laguntzaren onuraduna izateko debeku egoeraren batean.

Honako dokumentazio hau eransten dut:

a) Eskatzailea nor den frogatzen duten agiriak eta, hala balegokio, haren izenean diharduen ordezkariarena, helbide sozial eta fiskala Burlatan dutela agertzen baitute.

b) Jarduera bakoitzaren memoria zehaztua.

c) Jarduera egiteko aurreikusi diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu zehaztua.

d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.

e) Eskatzen den proiektu bererako eskatu edo jasotako bertze diru-laguntzen inguruko erantzukizuneko aitorpena.

f) Erantzukizuneko aitorpena. Bertan adierazi behar da bazkide kopurua edo taldea, eskaera aurkezteko egunean.

Burlatan, 2015eko ……...........…….aren ….....(e)an

Iragarkiaren kodea: L1506585