2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Beikolar alderdiaren plan berezia. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2015eko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, Beikolar alderdiaren plan bereziaren hasierako onespenaren aurka aurkeztu ziren alegazioak ebatzi zituen (Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2014ko uztailaren 30ean, eta 2014ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n), eta behin betiko onetsi zuen Beikolar alderdiaren plan berezia, Altsasuko Udalak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151.3. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Altsasun, 2015eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
ERANSKINA
Beikolar alderdiaren plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1507582