97. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia

Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak 2015eko maiatzaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi zen:

KIROL ZEIN ARIKETA FISIKO ARLOKO ENTITATEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, 2014-2015eko DENBORALDIAN (IRAILETIK EKAINERA) EDO 2015. URTEAN KIROL-EMANALDIAK, IKUSKIZUNAK ETA KIROL ZEIN ARIKETA FISOKOKO BESTE ZENBAIT JARDUERA ANTOLA DITZATEN

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da 2014-2015eko denboraldian (irailetik ekainera) zein 2015. urtean kirol-emanaldiak, -ikuskizunak eta bestelako kirol-jarduerak irabazi-asmorik gabe antolatzen dituzten kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei diru-laguntzak ematea.

2. Deialdiaren helburua:

Kirol-emanaldien eta -ikuskizunen antolamendua Iruñean sustatu eta erraztea.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Diru-laguntzen xede diren jarduerek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eta, bete ezean, eskaera ez da onartuko:

–Baldintza orokorrak:

1. Herritar orori irekiak izatea.

2. Proiektua edo jarduera Iruñeko udal-mugartean gauzatzea, oro har. Diru-laguntzaren xede den jarduerak, salbuespenez, Iruñeko udal-mugartea gainditzen badu, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka, halako moduz non baldintza horrek aski justifikaturik gelditu beharko baitu espedientean, txosten arrazoitu baten bitartez, diru-laguntza eman baino lehen.

3. 2014-15eko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2015. urtean egitekoak izatea.

4. Diru-laguntzaren xedea den jarduerak diru-laguntzarik ez jasotzea Iruñeko Udalaren beste deialdi publikoen, kontratuen edo hitzarmenen bidez. Deialditik kanpo geratuko dira Iruñeko Udalaren diru-laguntzetarako deialdi espezifikoagoen xede izan edo horietan jasota dauden kirol-emanaldiak, -ikuskizunak eta jarduerak.

–Berariazko baldintzak:

1. Kirol-jarduera denboraldi oso bat irauten duen kirol-liga bat bada, hori kirol federazioen babespean ez egitea eta parte-hartzaileak adinez nagusiak izatea.

2. Kirol-jarduera denboraldi oso bat (gutxienez 8 hilabete) irauten duten jarduera fisikoko programak badira, programa horiek herritar guztientzat zabalik egotea, berdintasunez, eta parte-hartzeko kobratu beharreko kuota, halakorik izanez gero, ez izatea 120 euro baino gehiagokoa pertsona eta ikastaro bakoitzeko.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 397.000 euro

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida: 90/45220/482090

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren defizitaren %100, eta, betiere, honako muga hauek ezarriko dira jarduera bakoitzeko: 135.000 euro, ariketa fisikoaren irakaskuntza-programetarako; 24.000 euro, denboraldi oso bat irauten duten kirol-ligetarako; 20.000 euro, H atalean 2. lehentasun gisara jasotako jardueretarako; eta 6.000 euro, H atalean 3. lehentasun gisara jasotako jardueretarako.

4. Hainbanatzeko aukera:

o BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu:

5. Hainbat urtetarako deialdia: o BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa: 397.000 euro.

1. urtekoa: ............................... euro.

2. urtekoa: ............................... euro.

3. urtekoa: ............................... euro.

4. urtekoa: ............................... euro.

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI o EZ.

–Legearekin bat eratuta egotea eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada.

–Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

–Estatutuetan jasota izatea, helburuen artean, deialdiaren xedeari loturiko jarduerak egitea (kirol zein ariketa fisiko arloko jarduerak antolatzea eta sustatzea) edo jarduera horiek sustatzen dituzten zentroak elkartzen dituzten entitateak izatea.

–Egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean edukitzea.

–Eguneratuak izatea Iruñeko Udalarekiko tributu-betebeharrak; hori Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du, eta egiaztapenari dagokion eginbidean jasoko du hori. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, Udalak bere kabuz egiaztatuko du ez dutela Udaleko Diruzaintzara itzuli beharreko zenbatekorik.

–Eguneratuak izatea tributuei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

o BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI o EZ.

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea eta diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

b) Emaniko diru-laguntza zein xedetarako jaso eta horien gastuak estaltzeko baino ez erabiltzea.

c) Diru-laguntza ematen duen organoari frogatzea oinarri hauek ezarritako betekizunak eta baldintzak bete dituela eta diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.

d) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

e) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI o EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

o Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: o BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI o EZ.

a) Behar bezala justifikatutako aurreikusi gabeko inguruabarrengatik beharrezko baldin bada diruz lagundutako proiektuan edo jardueran aldaketaren bat egitea -betiere aldaketek ez badute proiektuaren funtsa aldatzen-, idatziz eskatu beharko da -eskabide bat aurkeztuz- diru-laguntza kudeatzen duen alorraren baimena, aldaketa horien berri eduki bezain laster eta betiere proiektua egin baino gutxienez 15 egun lehenago eta aldaketaren arrazoia aurkeztuta.

Diru-laguntza kudeatzen duen unitateak izan daitezkeen aldaketak baloratu eta baimendu ondoren, aldaketak sartzen ahalko dira proiektuan.

Modu horretan baimendu ez diren aldaketak ez dira kontuan hartuko diru-laguntzak ordaintzeko, eta, halakorik bada, jaso beharreko zenbatekoa murriztuko da.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Antolatzaileak entitate batzuk direnean, horietako batek aurkeztuko du eskabidea gainerakoak ordezkatuz, eta agiri idatzi bat aurkeztu beharko du ordezkaritza egiaztatzeko.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Entitate eskatzailearen estatutuak eta IFZ, betiere izaera juridikoa dela-eta dagokien Erregistroan izena emana dutela, eta entitatearen ordezkariaren NANa.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

o Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI o EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko da, IV. eranskinarekin bat.

g) Oinarri hauek araututako diru-laguntzei heldu dieten entitateek txosten bat egin beharko dute proiektuei edo jarduerei buruz, non xehe-mehe eta garbi azalduko baitira horiei egotzitako gastuen eta diru-sarreren kontzeptuak, deialdi honi V. eranskin gisara atxikitako ereduarekin bat (Gastuen aurrekontua eta diru-sarreren aurrekontua). Gastu horiek arrazionaltasun ekonomikoarekin bat egindakoak behar dute izan, eta, betiere, deialdi honen xedearekin bateragarriak eta jarduera gauzatzearekin proportzionalak.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Aurkeztutako jardueren gaineko balorazio irizpideak eta diru-laguntzaren zenbatekoa lehentasun-irizpide hauekin bat ezarriko dira:

1. lehentasuna. Udalarentzat interes berezia duten kirol zein ariketa fisiko arloko jarduerak. Jarduera batek, Udalaren interes berezikotzat hartua izateko, gutxienez ezaugarri hauetako bat izan beharko du:

–Gutxienez 8 hilabete irauten duen kirol zein ariketa fisiko arloko jardueren programa izatea, dagokion adin-tartean Iruñeko herritar guztiei baldintza berberetan zuzendua dagoena.

–Iruñeko Udalak zenbait hiritako udalerriekin dituen senidetze-harremanen ondorioz sortutako jarduerak izatea. Udalerri horiek honako hauek dira: Baiona (Frantzia), Yamaguchi (Japonia), Paderborn (Alemania) eta Pamplona (Kolonbia).

Diru-laguntzaren zenbatekoa jarduera antolatzeak eragiten duen defizitaren %100 bitarte izan daiteke.

Nolanahi ere, jarduera fisikoen programen kasuan diru-laguntzen zenbatekoak modulu baten arabera kalkulatuko dira, baldin eta jarduera horien parte-hartzaile kopurua 400 baino gutxiago izan, denboraldi oso bat (8 hilabete gutxienez) iraun, ordubeteko hiru saio astean eduki, herritar guztiei baldintza berberetan irekita egon eta parte-hartzeagatik kobratu beharreko kuotek 120 eurotik gora jotzen ez badute, pertsona eta ikastaro bakoitzeko.

–Modulua osatzen duten unitateak: parte-hartzaileen kopurua.

–Moduluaren unitate-kostua: 235 euro.

–Gainerako inguruabarrak: Kalkuluen arabera, programaren kostuak 355 euro jotzen du, parte-hartzaile eta denboraldi bakoitzeko. Parte-hartzaile bakoitzari denboraldiko kobratu beharreko kuotak 120 euro jotzen du. Horiek horrela, diru-laguntzaren zenbatekoa da programaren kostuaren eta parte-hartzaile bakoitzari kobratu beharreko kuotaren arteko aldea, hau da, 235 euro.

Hartara, diru-laguntzak, gehienez ere, ezin izanen du gainditu moduluaren unitate-kostua eta parte-hartzaileen gehienezko kopurua biderkatzetik lortzen den emaitza.

2. lehentasuna. Udalaren interes berezikoak izan gabe, gutxienez ezaugarri hauetako bat betetzen duten jarduerak:

–Nazioarteko edo nazioko mailarik gorenekoa izatea.

–Nazioartekoa, eta absolutu, junior edo gazte kategoriakoa izatea, eta komunikabideetan oihartzun handia lortzea.

–Dena delako kirol modalitatean, Iruñean egiten den maila goreneko proba ofiziala izatea.

–Proba herrikoia bada, kategoria guztietako kirolariek parte hartu ahal izatea bertan, eta parte-hartzea oso handia izatea; horrez gain, komunikabideetan oihartzun handia lortzea.

–Proba Iruñeko Udalak sustatua izatea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa jardueraren gastu-aurrekontuaren %25 bitarte izan daiteke.

3. lehentasuna. 1. eta 2. ataletako baldintzak bete ez baina parte-hartzaileen artean nazioko kategoria gorenetik beherako kirolariak dituzten jarduerak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa jardueraren gastu-aurrekontuaren %15 bitarte izan daiteke.

Lehentasun-hurrenkera hori aplikatu eta gero aurrekontu-kontsignazioa gainditzen bada, eskabideak ordena honekin bat baztertuko dira:

–3. lehentasuneko jarduerak.

1. Proba herrikoiak, betiere parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Proba herrikoi bat baino gehiago egonez gero, parte-hartzaileen kopuru txikiena bildu duen proba baztertuko da.

2. Kimu, haur, kadete, gazte, junior, senior edo absolutuen mailako kirolariek parte hartzen duten probak. Kategoria bakoitzean proba bat baino gehiago egonez gero, olinpikoa ez den kirol-modalitatea baztertuko da, eta berdin segituz gero, parte-hartzaile gutxien eduki duena.

–2. lehentasuneko jarduerak.

1. Proba herrikoia bada, kategoria guztietako kirolariek parte hartu ahal izatea bertan, eta parte-hartzea oso handia izatea; horrez gain, komunikabideetan oihartzun handia lortzea. Parte-hartzaileak zenbat izan eta horren arabera baztertuko dira.

2. Dena delako kirol modalitatean, Iruñean egiten den maila goreneko proba ofiziala izatea.

3. Proba Iruñeko Udalak sustatua izatea.

4. Nazioartekoa, eta absolutu, junior edo gazte kategoriakoa izatea, eta komunikabideetan oihartzun handia lortzea.

5. Nazioarteko edo nazioko mailarik gorenekoa izatea.

–1. lehentasuneko jarduerak.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua. Ordezkoa: Gazteria eta Kiroleko zinegotzi berezia.

Batzordekideak:

1. Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko zuzendaria.

2. Udaleko Kirol teknikaria.

Idazkaria: Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorreko letradua edo zuzenbidean lizentziaduna.

J.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI o EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: o BAI EZ.

–o Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI
o EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. o Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari OfizialEAN emanen da argitara, eta honako datu hauek adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntzak zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaizkion, onuradunak, emandako diru-kopuruak eta diru-laguntzen xedea.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Kirol-jardueren antolatzaileendako haborokinak, kirolari, teknikari edo zuzendaritzakoen dietak, etab.

–Joan-etorriak, ostatu-hartzeak eta mantenuak.

–Kanonen, federazio-kuoten, arbitratze-lanen eta abarren ordainketa.

–Azpiegiturak eta antolamendua.

–Alokairua, instalazioen mantentze-lanak, etab.

–Beste gastu batzuk, behar bezala arrazoiturik eta banakaturik.

Baldin eta benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusi eta diru-laguntza zedarritzeko baliatutakoak baino txikiagoak badira, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko diru-laguntza, eta, hortaz, bukaeran eman behar den kopurua.

(*) Diru-laguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren zenbatekoa, banan-banan hartuta, 18.000 eurotik gorakoa denean -ekipamendu ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitzako zein laguntza teknikoko enpresen zerbitzuen kasuan-, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko dizkie hornitzaileei dena delako zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa bere gain hartu baino lehen, salbu, diru-laguntza jasotzekoak diren gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egin dezaketen behar adina entitaterik ez bada edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean bat hautatzeko, eragimen eta ekonomia printzipioei egin behar zaie men, eta eskaintzarik merkeena hautatzen ez bada, memoria batean berariaz justifikatu behar da hartutako erabakia. Eskaintzak, bestalde, justifikazioari erantsiko zaizkio, edo, bestela, diru-laguntzaren eskabideari.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI o EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak zein epetan egin: 2014-15eko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2015. urtean.

M.–Azpikontratatzea

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: o BAI EZ.

Portzentajea: ..........................

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI o EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: ..........................

Udalaren interesekoak diren kirol zein ariketa fisiko arloko jardueren kasuan (Koadroaren H atalaren 1. lehentasuna), laguntzaren zenbatekoak jardueraren defizitaren %100 bitarte estal dezake, betiere C.3) idatz-zatian ezarritako mugekin bat.

2. lehentasuneko jardueren kasuan (Koadroaren H atala), laguntzaren zenbatekoak gastuen aurrekontuaren %25 estaltzen ahalko du gehienez, betiere C.3) idatz-zatian ezarritako mugekin bat. Eta 3. lehentasuneko jardueren kasuan (Koadroaren H atala), laguntzaren zenbatekoak gastuen aurrekontuaren %15 estaltzen ahalko du gehienez, betiere C.3) idatz-zatian ezarritako mugekin bat.

Entitate onuradunek diru-laguntzaren zenbateko osoa erabiliko dute diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua estaltzeko, eta konpromisoa hartuko dute ekarpen propioekin edo bestelako bitartekoetatik etorritako ekarpenekin ordaintzeko diru-laguntzak estaltzen ez duen zenbatekoa.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria o Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, beste administrazioek, erkidegoko, estatuko edo nazioarteko entitate publiko, pribatu edo partikularrek emaniko diru-laguntzak aldi berean eskuratzen badira, eta ez badira lehenago justifikatu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

Deialdi honen xede diren diru-laguntzak bakarrik izanen dira bateraezinak helburu bera duten diru-laguntzekin, baldin eta horiek Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorretik edo beste edozein udal-alorretatik jaso badira, honako bide hauetako bat erabilita: diru-laguntzetarako deialdiak, lankidetza-hitzarmenak, zerbitzu-kontratazioak edo bestelako akordioak. Batera diru-laguntza bateraezinak eskuratzen badira, aldatu eginen da diru-laguntza emateko ebazpena.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

O.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa. Diru-laguntza behin onuradunek P atalean galdatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gero ordainduko da, diru-laguntzak zenbat jo eta horrenbestean.

Nolanahi ere, diru-laguntzaren %70 aurrez ordainduko da 8 hilabete edo hori baino gehiago irauten duten kirol zein ariketa fisiko arloko jardueren kasuan, eta bukaerako likidazioa onuradunek P atalean galdatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gero eginen da.

o Konturako ordainketa.

o Ordainketa zatikatua.

o Ordainketa aurreratua.

o Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Dena dela, Udalak ofizioz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

2. Bermeen eraketa:

BAI o EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa: Aurrez ordaindu beharreko kopurua 60.000 euro baino gehiago bada, onuradunak banku-abal askietsia aurkeztu beharko du, edo, bestela, emandako laguntzak zenbat jo eta horren %4 sartu beharko du Udal Diruzaintzan, aurrerakinaren berme gisara.

P.–Justifikazioa

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu behar da; kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako egiaztagiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan baliodunak izan edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

a) Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua. Honako hau izanen da, gutxienez, memoriaren edukia:

–Programaren edo proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

–Finantzabideen zerrenda. Diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta. Parte-hartzaileek ordaindutako kuoten bidez diru-sarrerak jasotzen dituzten jardueren kasuan, diru-sarrera horiek beharrezko agiriak aurkeztuta egiaztatu beharko dira.

–Ondorioak.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda, sinatua eta ordenan zenbakitua, V. eranskinean ageri diren kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

c) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, gastuak frogatzeko gainerako egiaztagiri baliokideak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu; gero, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkie. Agiri jatorrizkoak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez lau urtean.

Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

c.1) Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik badago, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

c.2) Langileria-gastuak soldata-kostu gisara egiaztatutzat jotzeko, beharrezkoa da agiri hauek aurkeztea: lan-kontratuaren kopiak, langileei dagozkien nominak -jasotzaileak sinaturik eta ordainduta daudela egiaztatuta- edo, bestela, bankuaren abonu-agiria, eta Gizarte Segurantzaren kotizazioei dagozkien ziurtagiriak.

c.3) Proiektua gauzatzeko aurreikusi den dataz bestekoa duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

d) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

e) Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko geldikinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horri dagozkion berandutze-interesak.

Nolanahi ere, diru-laguntzen onuradunek balorazio txostena erantsi behar diote aurkeztutako justifikazioari, dagokion udal-teknikariak izenpetua.

Diru-kopurua kobratu izanak diru-laguntzak jaso dituzten onuradunen kontabilitate edo erregistro liburuan agertu behar du, betiere halakorik izatera behartuta badaude.

Diru-laguntza justifikatzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, diru-laguntza itzuli beharko da, osorik edo parte batez, edo, bestela, kobratzeko eskubidea galduko da, betiere ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.

o Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: o BAI o EZ.

o Justifikazio-kontu sinplifikatua.

o Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak: programan parte hartu dutenen kopurua.

Moduluaren unitate-kostua: 235 euro.

Gainerako inguruabarrak: programaren kostuak 355 euro jotzen du, parte-hartzaile eta denboraldi bakoitzeko. Parte-hartzaile bakoitzari denboraldiko kobratu beharreko kuotak 120 euro jotzen du. Horiek horrela, diru-laguntzaren zenbatekoa da programaren guztizko kostuaren eta parte-hartzaile bakoitzari kobratu beharreko kuotaren arteko aldea, hau da, 235 euro.

Jarduera fisikoen programen kasuan diru-laguntzen zenbatekoak moduluen arabera kalkulatuko dira, baldin eta jarduera horien parte-hartzaile kopurua 400 baino gutxiago izan, denboraldi oso bat (8 hilabete gutxienez) iraun, ordubeteko hiru saio astean eduki, herritar guztiei baldintza berberetan irekita egon eta parte-hartzeagatik kobratu beharreko kuotek 120 eurotik gora jotzen ez badute, pertsona eta ikastaro bakoitzeko, eta haietan honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Jarduketa-memoria bat, diru-laguntza ematean ezarritako betekizunak bete direla egiaztatzeko, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

–Ekonomia-memoria bat, honako inguruabar hauek jasota:

  • Onuradunak aurkeztu beharreko egiaztapena, non jasoko baita zenbat lagunek hartu duten parte jarduera fisikoko programan; horretarako, programako parte-hartzaile bakoitzak aitorpen bat sinatu -VI. eranskinarekin bat (parte-hartzaileen aitorpena)- eta NANaren fotokopia batekin batera aurkeztu.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa -egindako moduluen kopuruaren arabera (parte-hartzaileen kopurua)- eta oinarri arautzaileetan modulu bakoitzeko ezarritako zenbatekoa.
  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne.

o Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

o Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Emandako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 15ean amaituko da.

Salbuespenez, eta bakarrik 2015eko abenduaren 15etik 31ra bitarte egiten diren diruz lagundutako jardueretarako, emandako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 31ra bitarte luzatuko da.

Epe hori betetzea funtsezkoa da. Hori horrela, agiri horiek aurkeztu ezean edo oker aurkeztuz gero, laguntzaren zenbatekoa itzuli beharko da, aurretik Udalak eskatuta.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI o EZ.

–Diru-laguntza zertarako eman eta horren xedea ez betetzea.

–Diru-laguntzak eskuratzea eskatutako baldintzak bete gabe, betiere onuradunei egozten ahal zaizkien zioak direla medio.

–Jasotako funtsen erabilera justifikatzeko betebeharra ez betetzea.

–Aldi berean beste diru-laguntzaren bat jasotzea, salbu horiek bateragarriak badira.

–Onuradunek bateragarriak diren diru-laguntzen bidez jasotako zenbatekoak jardueren kostuaren muga gainditzea, muga hori zenbatean gainditu eta hainbestean.

–Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzea edo ez betetzea.

–Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapenei oztopoak jartzea edo egiten ez uztea.

Itzuli beharreko kredituen izaera, preskripzio-epea eta itzulketa egiteko prozedura Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantzaren 44. artikulutik 49.era bitartekoetan (biak barne) ezarritakoak izanen dira.

R.–Errekurtsoak

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk

T.–Eranskinen aurkibidea

I. Eranskina. Eskabide-eredua.

II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina: Proiektuaren deskribapena.

V. Eranskina: Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

VI. Eranskina: Parte-hartzaileen aitorpena.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 12ean.–Zinegotzi delegatua, María Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

Helbidea

Telefonoa

Zk.

Eskailera

Solairua

P.k.

Herria

[Ezabatu ez dagokizuna]

Berez edo honako honen izenean*:

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

Izen-abizenak edo sozietatearen izena

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

Helbidea

Zk.

Eskailera

Solairua

P.K.

Herria

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Jakinaren gainean nago deialdia egin dela 2014-2015eko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2015. urtean kirol-emanaldiak, -ikuskizunak eta kirol zein ariketa fisokoko jarduerak antolatzen dituzten kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, eta deialdia NAOn argitara eman dela (Zk.: ..........; Data: ............).

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

o Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

o Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

o Ziurtagiria, pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren H.4) idatzi-zatian zehaztutako moduarekin bat.

o Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

o Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

o Deialdi honen G.4) idatzi-zatian zehazten diren agiriak.

Iruñean, ........(e)ko ......................aren ............(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: ....................... telefonoa: ................... faxa: ................. helbide elektronikoa: ..................................... bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. helbidea: .................................... IFZ: .................... telefonoa: .................. faxa: .......................... Jakinaren gainean nago deialdia egin dela 2014-2015eko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2015. urtean kirol emanaldiak eta ikuskizunak edo kirol zein ariketa fisokoko jarduerak antolatzen dituzten kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ........(e)ko ......................aren ............(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: .................................... IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: ..........................Jakinaren gainean nago deialdia egin dela 2014-2015eko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2015. urtean kirol emanaldiak eta ikuskizunak edo kirol zein ariketa fisokoko jarduerak antolatzen dituzten kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, HONAKO HAU ADIERAZTEN DUT:

o Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

o Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

o Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, ........(e)ko ......................aren ............(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

Izena:

Helburuak:

Egin beharreko jarduera:

Tokia:

Iraupena: ..................................... Hasiera-data:

Bukaera-data:

Aurreikusitako parte hartzaileen kopurua:

Proiektuaren garrantzia:

V. ERANSKINA

Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

Gastuen aurrekontua:

Langileendako haborokinak:

Kirolari, teknikari edo zuzendaritzakoen dietak:

Joan-etorriak, ostatu-hartzeak eta mantenuak:

Arbitrajeak ordaintzea:

Federazio-kuotak:

Azpiegitura- eta antolamendu-gastuak:

Mantentze- eta instalazio- gastuak:

Alokairu-gastuak:

Beste hainbat gastu (azaldu eta banakatu):

Ezustekoak:

Aurreikusitako gastuak, guztira ...........

Oharra: Datu hauek benetakoak direla egiaztatzen duten agiriek aurkezteko egoeran egon behar dute.

Diru-sarreren aurrekontua:

Gizarte-funtsen edo entitatearen beraren funtsen ekarpenak:

Parte-hartzaileen ekarpenak:

Babesleen, dohainen edo publizitatearen ekarpenak:

Zozketen edo dirua biltzeko beste sistemen ekarpenak:

Beste administrazio publikoen diru-laguntzak:

Beste hainbat kontzeptu:

Aurreikusitako diru-sarrerak, guztira ...........

Diru-sarrerak ...........

Gastuak ...................

Emaitza ...................

Ondoan sinatzen dutenek konpromisoa hartzen dute dokumentazio osagarria aurkezteko, ........................... deialdian ezarritako moduarekin eta epeekin bat

Iruñean, .............. ko .......................... ren .....(e)an

(sinadura eta zigilua)

VI. ERANSKINA

Parte-hartzaileen aitorpena

Nik, ........................... (NAN zk.:...............) honako hau aitortzen dut:

–120 euroko kuota ordaindu dudala, kirol zein ariketa fisiko arloko entitateei 2014-2015eko denboraldian (irailetik ekainera) zein 2015. urtean diru-laguntzak emateko Deialdiaren koadroaren B.3 idatzi-zatian adierazitakoarekin bat, .............................................................. jarduera fisikoko programan parte hartzearen truke, zeinak denboraldi osoko iraupena izan baitu (gutxienez 8 hilabete) eta astean ordubeteko hiru saiotan egin baita.

–Aitorpen honekin batera, nire NANaren fotokopia aurkezten dut.

Iruñean, 2015eko ..........................aren .................(e)an.

Iragarkiaren kodea: L1507359