2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Planeamenduko hirigintza hitzarmena.
Hasierako onespena
Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2015eko maiatzaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintza hitzarmena, Altsasuko Hirigintzako Udal Planaren UC-6 “Texeria” unitatearen hirigintzako araudi partikularraren antolamenduko determinazio xehakatuak puntualki aldatzen dituena, 3. poligonoko 2068 eta 2069. lurzatien aurrealdean dagoen esparru publikoko lerrokadurak aldatzeko asmoz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan egon ere interesdunen eskura, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Altsasun, 2015eko Maiatzaren 13an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1507477