97. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, hautaproben bitartez mendizain (basozain) eta zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, euskaraz dakiena, aldi baterako betetzeko eta izangaien zerrenda osatzeko, Berako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren

OINARRIAK

1.–Deialdia iragartzen da hautaproben bitartez mendizain eta zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, euskaraz dakiena, aldi baterako betetzeko eta izangaien zerrenda osatzeko, Berako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

1.1. Izendatuak Udalak bere gain utzitako eginkizunak, berez mendizain eta zerbitzu anitzetako langileari dagozkionak, beteko ditu; besteak beste, honako hauek:

Mendizaina: basoa zaindu eta mantentzeko lanak, garbiketa, kimaketak, landaketak; pista eta bidexketako seinaleak eta mantentze-lanak, suteen prebentzioa eta zainketa, basoberritzea. Koordinazio lana egitea Nafarroako Gobernuko Landazaintza Zerbitzuarekin. Aldi baterako kontratatutako langileek antolatu eta haien lanak koordinatzea.

Oro har, mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako Berako Udalak lanpostuen balorazioan ezarritakoak eta beste edozein, mendizainaren edo basozainaren eginkizunekin zerikusirik badu.

Zerbitzu anitzetako langilea: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialarekin elkarlanean aritzea: mantentze-lanak, Udalarenak diren edo haren ardurapean dauden instalazio eta ondasunen zainketa, kontrola eta lehengoratze lanak. Gai hauekin loturiko lanak egitea: ura, kaleko argiak, mantentze-lanak, festak, garbiketak eta lan orokorrak.

1.2. Hizkuntza eskakizuna 2B izanen da (entzunaren ulermena eta mintzamena, C1; irakurriaren ulermena eta idazmena, B2), Bortzirietako toki entitateen plantilla organikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza eskakizunari buruzko txostenaren arabera, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko martxoaren 12an egina eta Udalak 2012ko uztailaren 17an onetsia, eta 2012ko abuztuaren 27ko dokumentuak aldatua eta Udalak 2012ko abenduaren 11n onetsia.

1.3. Udalean zerbitzu anitzetako edo mantentze-lanetako eginkizunekin zerikusia duen lanpostu baterako kontrataziorik egin beharko balitz, zerrenda honetako dagokion izangaiari deitu ahalko litzaioke, eta kontratuaren maila izanen litzateke bete beharreko lanpostuari dagokiona, betiere ez badago lanpostu horretarako izangaien zerrenda berariazkorik.

1.4. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda honek indarrik gabe eta ondoriorik gabe uzten du Berako Udalaren zerbitzuko mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko beste edozein zerrenda. Bost urtez egonen da indarrean eta haren kudeaketa eginen da aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

Dena dela, kontuan hartuko da norbait ote dagoen hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanpostuan funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

1.5. Deialdi honen bidez egiten diren kontratazioetarako bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahalko du kontratua.

1.6. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, betiere urtero onesten den egutegia errespetatuz, nahiz eta biak aldatzen ahal dituzten noiznahi organo administratibo eskudunek.

1.7. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik C mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, Berako Udaleko plantilla organikoan mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako finkatzen diren osagarriak ere bai.

2.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Basogintzako kudeaketako eta Natura Inguruneko goi mailako teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Euskaraz jakitea, EGA tituluaren edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiriaren bidez egiaztatua, edo eskatutako 2B hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, deialdi honen 1.2. oinarrian adierazten baita.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Berako Udaleko erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Berako Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura daiteke edo Internet bidezko www.berakoudala.net gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako titulazioaren eta nortasun agiri nazionalaren fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte izangaiek.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Berako Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Berako Udalaren iragarki oholean, baita haren webgunean ere (www.berakoudala.net).

Egun horretatik aitzina eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Alkatearen ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Berako Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

7.–Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: M.ª Sol M. Taberna Iratzoki, Berako Udaleko alkatea edo haren legezko ordezkaria.

Ordezkoa:

–Mahaikidea: Amaia Horcada Goñi, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

Ordezkoa: Iñigo Villanueva Ceberio, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

–Mahaikidea: Gregorio Oyaregui Arriada, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

Ordezkoa: Salomé Hernando Chicote, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

–Mahaikidea: Enrique Montero Santa Eugenia, Oihangintzako ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: Jesús Garitacelaya Saldise, basogintzako ingeniaria.

–Mahaikide idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Gemma Mitxelena Agesta, Berako Udaleko administraria.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Oposizioaldia hasi baino lehen euskara proba eginen dute deialdi honen 1.2 oinarrian eskatutako euskaraz jakitea agirien bidez egiaztatu ez dutenek.

Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, jakiteko pertsona hori gai den ala ez deialdi honen 1.2 oinarrian adierazitako 2B hizkuntza eskakizunaren mailari dagokionez.

Proba hori Nafarroako Gobernuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Ataleko teknikariek eginen dute eta horren ondoren oposizioko berariazko probak eginen dira.

8.2. Hautapen prozeduran hiru ariketa izanen dira. Probak euskaraz eta/edo gaztelaniaz egin ahalko dira eta epaimahaiak ezarriko du haiek egiteko gehieneko denbora, probak hasi baino lehen.

Lehen ariketa: Proba fisikoak.

II. eranskineko ariketa fisikoak egin beharko dira eta horiek gaindituta frogatuko du izangaiak lanpostuko eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa duela. Ariketaren kalifikazioa “gai’’ edo “ez gai’’ izanen da.

–Bigarren ariketa: Proba teorikoa eta praktikoa.

Proba teorikoa: test motakoa izanen da eta aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko III. eranskinean ageri direnak izanen dira. Erantzun oker bakoitzeko 0.5 puntu kenduko dira.

Probaren balorazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (20 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

Behin probaren kalifikazioa bukatuz gero, epaimahaiak Berako Udalaren iragarki oholean eta webgunean jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

Proba praktikoa: III. eranskineko gaiei loturiko kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira, gelan eta/edo kanpoan.

Probaren balorazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (20 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

Behin probaren kalifikazioa bukatuz gero, epaimahaiak Berako Udalaren iragarki oholean eta webgunean jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

–Hirugarren ariketa: Proba psikoteknikoak.

Proba psikoteknikorako, hainbat proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesionalaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako. Probak 20 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Behin probaren kalifikazioa bukatuz gero, epaimahaiak Berako Udalaren iragarki oholean eta webgunean jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

8.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da; hartara, izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Behin proben kalifikazioa bururatuz gero, epaimahaiak argitara emanen du Berako Udalaren iragarki oholean eta webgunean probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda helaraziko dio Alkatetzari, bai eta hautapen prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketaren proba praktikoan puntu gehien lortu duen izangaiaren alde joko da.

9.2. Gainditu duten izangaiei Berako Udalean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Deia egiterakoan kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa. Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira. Horretarako, %33koa edo handiagoa den desgaitasun aitortua duten pertsonek organo eskudunak luzatutako agiriaren kopiaren bidez frogatu behar dute egoera hori.

9.4. Kontratuduna Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko da; beraz, haren kontu izanen da dagokion kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Berako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena:

NANa/Nortasun agiria:

Jaioteguna: [urtea/hilabetea/eguna]

Jaiolekua:

Nazionalitatea:

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua):

Posta kodea/Herria:

Telefonoak:

Helbide elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

–Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

–Deialdian eskatutako euskararen 2B mailako ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

Euskararen ezagutza izatearen ziurtagiriaren kopia kautotua gehitzen diodala eskabide honi.

Deialdi honetan eskatutako euskararen ezagutza maila frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

–Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabideari agiri hauen fotokopia konpultsatuak erantsi dizkiodala:

Nortasun agiri nazionala.

Eskatzen den titulazio akademikoa.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea hautaproben bitartez eginen den deialdian, mendizain eta zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, euskaraz dakiena, aldi baterako betetzeko eta izangaien zerrenda osatzeko, Berako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren (....eko ......Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ........ egunean argitaratua).

Beran, 2015......(e)ko .................aren ...........(e)(a)n. (Sinadura)

Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Berako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Berako Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu fitxategi horietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

II. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–Erresistentzia proba: Cooperren testa.

Izangaiek 12 minutuan ahalik eta tarterik luzeena egin beharko dute abiadura konstantean.

Testaren helburua da markatutako gutxieneko distantzia egitea, denbora jakin batean.

Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

a) Izangaia 12 minutuak bete baino lehen gelditzea.

b) Izangaiak proba uztea.

c) Izangaia markatutako ibilbidetik ateratzea.

KALIFIKAZIOA

EZ GAI

GAI

Gizonezkoak

2.400 metro baino gutxiago

2.400 metro edo gehiago

Emakumezkoak

2.000 metro baino gutxiago

2.000 metro edo gehiago

2.–Bi besoetako indarraren testa.

Abiatzeko jarrera: barratik zintzilik egonen da izangaia, besoak flexionatuta, esku ahurrak gibelera begira, zangoak luze-luze eta oinak lurra ukitzen ez dutela. Soina ez da mugitu behar. Kokotsa barraren gainetik, barra eta eskuak ukitzeke.

Egiteko manera: helburua da hasierako posizioari eustea eskatutako denboran, gutxienez. Kronometroa martxan jarriko da izangaia hasierako posizioan modu egokian jarri bezain laster. Denbora neurtuko da hamarrenak kontuan hartu gabe.

Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

a) Izangaiak barra zein eskuak kokotsarekin ukitu edo kokotsa barra baino beherago jaistea.

b) Izangaiak zangoak flexionatzea.

c) Izangaiak gorputza kulunkatzea.

KALIFIKAZIOA

EZ GAI

GAI

Gizonezkoak

30’’ baino gutxiago

Gizonezkoak: 30 edo gehiago

Emakumezkoak

20’’ baino gutxiago

Emakumezkoak: 20 edo gehiago

3.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

L1506245_0.pdf

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Egiteko manera: probaren helburua da ezarritako denbora baino lehen korritzea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago. Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak). Izangai bakoitzak bi saio izanen ditu ibilbide bakoitzean, saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saioa baliogabetzat hartuko da ondoko kasu hauetan:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Ondokoak dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako gehienez aurreikusitako denbora gainditzea.

KALIFIKAZIOA

EZ GAI

GAI

Gizonezkoak

25”8tik gora

25’’7 baino gutxiago

Emakumezkoak

27”8tik gora

27’’7 baino gutxiago

4.–Baloi medizinala jaurtitzea.

Azalpena: izangaiak baloi medizinala jaurtiko du buruaren gainetik, gutxienez 5 metroko distantziara.

Araudia:

1.–Jaurtiketa egiteko, hankak simetrikoki paratuko dira. Eskuak ere simetrikoki paratuko dira eta aldi berean mugituko buruaren gainetik.

2.–Bi hankak zorua ukitzen egonen dira, baloia jaurtiketa eremuan erori arte. Zorutik orpoa edo oinaren punta jaso ahalko dira, baina inola ere ez oin osoa.

3.–Ezingo da jaurtiketa lerroa zapaldu edo gainditu.

4.–Jaurtiketa bukatutakoan, izangaia jaurtiketa lerroaren atzetik baztertuko da.

5.–Bi jaurtiketa egin ahalko dira.

6.–Lehenengo lau arauak betetzen ez dituzten jaurtiketak baliogabeak izanen dira.

Ariketaren ezaugarriak:

–Gizonezkoak: 5 kilogramoko baloia.

–Emakumezkoak: 3 kilogramoko baloia.

KALIFIKAZIOA

EZ GAI

GAI

Gizonezkoak/emakumezkoak

5 metro baino gutxiago

5 metro edo gehiago

III. ERANSKINA

Proba teorikorako gai-zerrenda (40 puntu)

1.–Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea: III. titulua “Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea”.

2.–Lurzoru urbanizaezineko araubidea:

2.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, III. tituluko IV. kapitulua “Lurzoru urbanizaezineko araubidea”.

2.2. Berako Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudi orokorra: III. kapitulua “Lurzoru urbanizaezineko kategoria bakoitzaren babes araubidea”; V. kapitulua “Homologazioa 35/2002 Foru Legearekin”; VI. kapitulua “Ingurumeneko balioak”.

3.–Herrilurretako ondasunak eta pistak:

3.1. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Toki Administrazioari buruzkoa: Laugarren tituluko II. kapitulua “Herrilurretako ondasunak”

3.2. Berako herrilurretako ondasunen administrazioa, xedapen egintzak, babesa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza.

3.3. Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

4.–Bera Historia eta geografia.

4.1. Berako historia.

4.2. Berako geografia (mendiak, ibaiak, datu soziodemografikoak...).

4.3. Berako mugak; Berako kaleen, auzoen eta baserrien izenak.

5.–Berako baso aberastasuna. Basoko espezieak, banaketa, ezaugarri botanikoak, ekologia eta garrantzia, kontserbazioaren ikuspegitik eta sortzen dituzten etekin materialak eta komertzialak.

6.–Zuhaitzen neurketa eta kubikazioa. Dentsitatea, eremu basimetrikoa, garaierak eta bolumena.

7.–Oihaneko tratamenduak. Mozketa motak eta hobekuntzak eta horiek jasotzen dituzten espezieak.

8.–Oihaneko gaixotasunak eta izurriteak Beran. Jasan ditzaketen espezieak eta intzidentzia Beran.

9.–Baso-berritzeak. Metodologia, espezieak eta lanen kostua.

10.–Motozerra: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak. Zuhaitzak motozerrarekin botatzea: alderdi praktikoak eta behar duen segurtasun ekipamendua.

11.–Motosega: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak, alderdi praktikoak eta behar duen segurtasun ekipamendua.

Gelan egiteko ariketen gaitegia (20 puntu)

1.–Landare espezieen identifikazioa. Hostoak, azala, haziak eta fruituak.

2.–Animalia espezieen identifikazioa.

3.–Motozerraren gaineko ezagutzak.

4.–Motosegaren gaineko ezagutzak.

Kanpoan egiteko ariketen gaitegia (20 puntu)

1.–Motozerra erabiltzea.

2.–Motosega erabiltzea.

3.–Landare espezieak, izurriteak eta gaixotasunak identifikatzea.

4.–Zuhaitzaren neurketa eta kubikazioa, zutik dagoela eta bota ondotik.

5.–Distantzien eta azaleren neurketa.

Beran, 2015eko apirilaren 22an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1506245