4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 89/2015 betearazpena
Nik, María Herrero Barrero andreak, Madrilgo Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Samuel Suleman jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela-eta, Integración De Servicios Auxiliares SAren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 89/2015 prozeduran, ondoko ebazpena eman da:
Autoa:
Madrilen, 2015eko apirilaren 22an.
Xedapen zatia
Betearazpen agindu orokorra abiaraztea Samuel Sulemanen alde, alderdi betearazlea baita, eta Integración de Servicios Auxiliares SAren kontra, betearazpenpeko alderdia baita. Zorraren zenbateko nagusia 4.538,68 euro da, eta behin-behinekoz kalkulatu diren interesak eta kostuak, 453,86 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurkaratzeko bidea.–Berraztertzeko errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztuz, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, non, ebazpenak izan litzakeen arau-hausteak alegatzeaz gain, aurkakotasuna ere alegatzen ahalko baita, LJLaren 239.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Errekurtsogileak, Gizarte Segurantzako araubidearen onuradun den langilea ez bada, 25 euro sartu beharko ditu epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2502-0000-64-0089-15 kontuan.
Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen du María Isabel Saiz Areses epaile magistratu andreak.
Eginbidea.–Jarraian, erabakitakoa bete da, eta interesdunei jakinarazi zaie LJALaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarritako baliabideak erabiliz eta haietan ezarritakoa betez. Fede ematen dut.
Eta Integración de Servicios Auxiliares SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2015eko apirilaren 22an.–Idazkari judiziala, María Herrero Barrero.
Iragarkiaren kodea: J1506645