97. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Azkoiengo Arau Subsidiarioetan, Jofemar sektoreko 10. poligonoko 773. lurzatian eta 11. poligonoko 167. eta 168. lurzatietan

Alkatetzaren apirilaren 24ko 87/2015 Ebazpena betez, argitara ematen da araudi aldatua, apirilaren 28ko 69/2009 Foru Aginduaren bitartez onetsia (2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 1ekoa):

1. Aurrekariak.

1.1. Jabea-sustatzailea.

Azkoiengo (Nafarroa) Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, Jofemar sektorean, aldaketa puntuala egiteko dokumentu hau prestatu da Jofemar SAren eskariz (IFK: A31037468; 948751212 telefonoa; Martzillako errepidea, 2. kilometroa, 31350 Azkoien, Nafarroa).

1.2. Proiektuaren egilea.

Proiektua Santiago Iribarren Santesteban eta Rafael Rojas Gallardo arkitektoek prestatu dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kideak baitira, 1213 eta 1184 zenbakiekin, hurrenez hurren.

1.3. Xedea.

Dokumentu honen xedea da Azkoiengo (Nafarroa) Planeamenduko Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egitea Jofemar sektorean, planeamendua egungo errealitatera egokitzeko, Nafarroako Gobernuak N-128 errepidean egindako bikoizketa lanek enpresa horretarako sarbideei zuzenean eragin baitie.

1.4. Proposamenaren justifikazioa.

1999ko ekainaren 28an, 783/1999 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, herriko Jofemar SA enpresa handitu eta garatzeko behar ziren lurrak hirilur gisa sailkatzeko.

Guztira 85.177 m² birsailkatu ziren, enpresari handitzeko eta garatzeko behar zituen lurrak emateko, egun indargabeturik dagoen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Aipatutako N-128 errepidearen bikoizketa lan horiek aldaketa garrantzitsua ekarri dute Jofemar SA enpresaren sarbideetan, eta, hortaz, beharrezkoa da Azkoiengo Arau Subsidiarioetan 1999ko uztailean onetsitako aldaketan sektore horri ezarritako mugak aldatu eta berriz ere zehaztea, egungo errealitatera egokitzeko.

Halaber, zentzua hartzen du Jofemar sektorea birzatitzeko proiektuari ondotik egin zitzaion aldaketa beharrezkoak, 2002ko urriaren 9an behin betiko onetsi eta Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa honekin batera tramitatzen denak.

Egiturazko aldaketa da, eremu zehatz bat aldatu eta berrantolatzen baita, dagoenaren benetako konfigurazioa aldatuz.

1.5. Araudi aplikagarria eta tramitazioa.

Dokumentazio hau tramitatzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluan ezarritakoan oinarrituz, bertan arautzen baitira ekimen partikularrek sustatutako Udal Plan Orokorretako aldaketak. Haren arabera, partikularrek Udal Plan Orokorretako egiturazko determinazioen aldaketa puntualak proposatu ahalko dituzte eta horien tramitazioa lege beraren 79.2 artikuluan ezarritakoari lotuko zaio.

2. Gaur egungo hirigintza egoera.

2.1. Mugak.

Jofemar sektorerako Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetan egindako aldaketaren ondotik, sektore hori hiri lurzoru gisa sailkatu baitzuen, gaur egun muga hauek ditu:

Iparraldean: goi tentsioko linea, 13,6 Kv-koa, N-128 errepidearekiko (Azkoien-Martzilla) 100 metrora paralelo doana, errepide horretara lotzeko bidea eta sarbidea, eta katastroko 178. finka.

Hegoaldean: nekazaritza bidea eta katastroko 117, 148 eta 149. finkak.

Ekialdean: enpresara sartzeko bide zaharra eta katastroko 158, 159 eta 114. finkak.

Mendebaldean: nekazaritza bidea, ureztaketarako ubidea eta katastroko 184. finkaren puska bat.

2.2. Azalera.

Gaur egun, sektoreak 85.117 m²-ko azalera du guztira.

2.3. Lehendik dauden eraikuntzak eta azpiegiturak.

2.3.1. Eraikuntzak.

Gaur egun bi eraikin bereizi daude eraikita Jofemar sektorean. Lehenak, 6.780 m² ditu eta enpresaren oinarrizko instalazioak biltzen ditu; bigarrenak, 29.179 m² ditu eraikiak eta industria nabea dago bertan.

2.3.2. Azpiegiturak eta sarbideak.

Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetan Jofemar sektorean egindako aldaketaren ondorioz, N-128 errepidea (Martzilla-Azkoien) zabaltzeko lanen aurretik egin baitzen, sektoreko sailkapen berriari lotu zitzaizkion errepidearen bi aldeetako lur eremu batzuk, poligono edo sektore horren sarbidean, eta galtzada elementu bereizle bilakatu zen. Bi lur eremu horietan biribilgunea egin nahi zen eta, beraz, azalera hori jabari publikoko ondasunerako bideratu zen, beharrezko bideen lagapena egin ondotik.

Hasiera bateko asmoa zen Jofemar sektorera sartzeko biribilgunea egitea eremu zehatz horretan trafikoa arautzeko, eta hala proposatu zuen Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentuak ere. Asmo horren ondorioa da antolamendu hau, zentzurik gabe gelditu dena, handitzeko obrak bukatu ondotik eta biribilgunea egin gabe utzita.

Gainerako azpiegiturek ez dute aldaketarik jasan, eta indarrean den planeamenduan jasota dauden berberak dira.

2.4. Ukitutako lurzatiak.

Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetan Jofemar sektorerako egindako aldaketaren lurzatien planoan, 1999ko martxoaren 3an behin betiko onetsi baitzen, sarbidea kokatzen den eremua bideen lurzati gisa sailkatu da eta titulartasun publikokoa da.

Gaur egun, katastroaren arabera, ukitutako lurzatiak hauek dira: 10. poligonoko 773. lurzatia, Jofemar SAren jabetzakoa, eta 11. poligonoko 167. eta 168. lurzatiak, Agustín Ustarroz Prat jaunarena eta María Mena Balduz andrearena, hurrenez hurren.

3. Hirigintzako proposamena.

3.1. Mugak.

Proposatutako Jofemar sektore berria antzekoa da sektore horretarako Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioen lehengo aldaketaren ondorioz sortzen denarekin alderatuta, salbu eta N-128 errepidetik bertara sartzeko bideari dagokionez, eta gainerakoan aurreko aldaketan zituen muga berberak ditu.

Beraz, sektorearen mugak hauek izanen dira:

Iparraldean: goi tentsioko linea, 13,6 Kv-koa, N-128 errepidearekiko (Azkoien-Martzilla) 100 metrora paralelo doana, errepide horretara lotzeko bidea, lotunea eta abiadura bizkortzeko eta moteltzeko erreiak eta katastroko 178. finka.

Hegoaldean: nekazaritza bidea eta katastroko 117, 148 eta 149. finkak.

Ekialdean: enpresara sartzeko bide zaharra eta katastroko 158, 159 eta 114. finkak.

Mendebaldean: nekazaritza bidea, ureztaketarako ubidea eta katastroko 184. finkaren puska bat.

3.2. Azalera.

Jofemar sektorearen azalera guztia murriztua gelditu da sartzeko eremuaren mugak birdoitzearen ondorioz, eta lehengo antolamenduko 85.117 m²-etatik 82.602 m² izatera pasa da egungo proposamenarekin.

3.3. Sarbidea.

Aldatzeko proposamen honen xede bakarra sektorerako sarbidea da, N-128 errepidea (Martzilla-Azkoien) handitzeko obrek garrantzizko aldaketa ekarri baitute Jofemar sektorearen sarbidean.

Modu honetan desagertu egiten da errepidearen bestaldeko lurzatia, haren funtzio bakarra baitzen sektore beraren barnean biribilgunea jasotzea, hala proposatu baitzen hasiera batean trafiko arazoei konponbidea eman eta bertarako sarbidea izateko, nahiz eta azkenean egin gabe gelditu.

Kilometro-puntu horretarako bere garaian eskatutako segurtasun neurriei erantzutearren, abiadura bizkortzeko eta moteltzeko bi errei egin ziren, errepidearen tarte horretan sortzen zen trafikoa arautzeko, eta, ondorioz, zentzurik gabe gelditu zen lursail horri hirilur gisa emandako sailkapena. Horrela bada, sarrera eremua osatzen dute abiadura bizkortzeko eta moteltzeko bi erreiek eta jabari publikoko alboko eremuak, Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean ezarritakoak.

3.4. Eraikigarritasuna.

Ez da aldatu Jofemar sektorean lehendik dagoen eraikigarritasuna; aitzitik, egungo hirigintzako planeamenduan dagoen berbera da, Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetan sektore horretarako egindako aldaketaren ondorioz ezarri baitzen,1999ko martxoaren 3an behin betiko onetsi ondotik.

3.5. Azaleren taula.

Hona hemen proposaturiko aldaketaren ondoriozko azalerak:

–Eraikuntzak:

  • Lehendik dauden eraikuntzak: 6.780 m².
  • Industriarako nabea: 29.178 m².

Guztira: 35.959 m².

–Espazio libreak eta zuhaitzak dituzten berdeguneak: 24.214 m².

–Bideak eta sarbideak: 22.429 m².

Eraikia, guztira: 35.959 m².

Sektorearen azalera osoa: 82.602 m².

3.6. Lurzoruaren hirigintzako araubidea.

3.6.1. Lurzoruaren sailkapena.

Lurzoruaren sailkapenak eta esleitutako erabilera xehakatuak ez dira aldatu indarrean den planeamenduarekiko. Hona hemen erabilera esleituak:

–Industriarakoa.

–Berdeguneak eta espazio libreak.

–Bideak.

3.6.2. Urbanizazioa.

Egun tramitatzen ari da urbanizazio proiektu bat, aldatu beharko dena Jofemar sektorean aldaketa hau behin betiko onesten denean egindako aldaketei jarraituz.

3.6.3. Jarduketa edo kudeaketa sistema.

Azkoiengo Planeamenduko Arau Subsidiarioetan Jofemar sektorerako egindako aldaketa behin betiko onetsi ondotik, bertan zuzeneko jarduketa ezarri baitzen jarduketa sistema gisa, sektore horretako birzatiketa proiektua tramitatu eta onetsi zen behin betiko, 2002ko urriaren 9an; bertan, ondoriozko lurzati berriak mugatu ziren.

Beharrezkoa da proiektu hori aldatzea ondoriozko lurzatiak berriz mugatzeko, aldaketa honetan proposatutako antolamendu berriari jarraituz.

3.6.4. Hirigintzako araudia.

Ez da aldatu indarrean den planeamenduko hirigintzako araudia.

Azkoienen, 2015eko apirilaren 24an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1506417