97. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Carlos Juan Pérez García jauna Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretu bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Carlos Juan Pérez García jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1506491