96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 685/2014 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 685/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cintek Sistemas de Telecomunicación SLri (lehen Entel Ingeniería SL) zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2015eko uztailaren 1ean ager dadin, 10:50ean. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko apirilaren 27an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1506505