96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1092/2015 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Nafarroako Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 17an emandako 2484/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdia onetsi zen. Hura 2014ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 16an emandako 315/2015 Ebazpenaren bidez. Zerrenda hori, ordea, ez zen onetsi behar, prozedura bertan behera utzia baitzegoen gora jotzeko errekurtso bat paratua egoteagatik.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 571/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi, deialdiaren III. eranskinean atzemandako okerrak zuzendu, aurreko Ebazpena indarrik gabe utzi eta Langile Batzordearen ordezkariak izendatu ziren kalifikazio epaimahairako. 2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu ondoren, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, deialdiko 8. oinarriarekin bat, lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean datorrena, onestea.

2. Lehen probaren eguna, ordua eta tokia finkatzea: 2015eko maiatzaren 29an, 10:30ean, Joaquín Elizondo gelan (Nafarroako Jauregiko beheko solairuan; Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña).

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 11n.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

a) Izangai onartuak:

AGENTE ZENBAKIA

POLIZIA KIDEGOA

24

Foruzaingoa

28

Foruzaingoa

35

Foruzaingoa

43

Foruzaingoa

56

Foruzaingoa

66

Foruzaingoa

78

Foruzaingoa

b) Izangai baztertuak:

Unibertsitateko diplomadun tituluren bat, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena, Lanbide Heziketako hirugarren mailakoa, gradua edo titulu baliokideren bat ez edukitzeagatik, edo lizentzia bateko, ingeniaritzako edo arkitekturako lehen hiru kurtsoak osorik ez gainditzeagatik, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean haiek eskuratzeko baldintzak ez betetzeagatik.

AGENTE ZENBAKIA

POLIZIA KIDEGOA

27

Foruzaingoa

33

Foruzaingoa

54

Foruzaingoa

62

Foruzaingoa

Iragarkiaren kodea: F1507371