2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2015eko maiatzaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2015eko aurrekontuak eta haien betearazpen oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2015eko Maiatzaren 13an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1507341