2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena
Batzar Orokorrak 2015eko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntzaren espedientea, ehun eta hogeita bi mila eurokoa, Hondakinen Atalerako edukiontziak garbitzeko kamioia eta alboko kargako kamioia erosteko kostuei buru emateko.
Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2015eko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L1507104