95. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Fakturazio elektronikoaren gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2015eko maiatzaren 7an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen Fakturazio elektronikoaren gaineko erregelamendua. Haren artikulu bakarrak honako hau dio:

"Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsita daude 5.000 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Salbuespen horrek Mairagako Mankomunitatearen izenean igorritako faktura guztietan izanen du eragina, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina."

Erabaki hori jendaurrean egonen da 30 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1507102