95. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

FACE plataformari atxikitzea

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 6. artikuluak nola ezartzen duen faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra ezartzeko beharkizuna, hura bete beharrez Mairagako Mankomunitateak, Burutzak abenduaren 16an emandako 85/2014 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Mankomunitatearen atxikimendua Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrari (FACE), Mairagako Mankomunitateko faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra izan dadin.

Beraz, delako abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoaren arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra (FACE) izanen da Mankomunitateko Udaleko faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra.

Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1507099