95. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu bereziaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2015eko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu bereziaren espedientea, berrogeita bi mila eurokoa, Hondakinen Atalerako kamioien garbitokia paratzeko kostuei buru emateko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1507098