2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena
Batzar Orokorrak 2015eko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen Mairagako Mankomunitatearen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa, honako eduki hau duena:
a) 2015eko uztailaren 1etik aitzina kentzea goi mailako ingeniari izateko lanpostua, behin-behineko langile bezala jardunean zegoena 2015eko ekainaren 30a arte.
b) Mairagako Mankomunitateko Alor Teknikoko Burutza sortzea; B mailakoa da, %25eko eta %10eko osagarriak ditu, B mailako oinarrizko soldataren gainean, zuzendaritza lanpostukoa eta lanaldiaren luzapenekoa, hurrenez hurren, eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko da, ingeniari tekniko finkoen artean.
c) Uren 1. mailako ofizialaren lanpostuaren araubidea eta sarbidea aldatzea; aurrerantzean, funtzionarioen araubidekoa izanen da eta lehiaketa murriztuaren bidez (mailaz igota) betetzekoa, iturginen artean.
d) Iturginaren lanpostua bete gabe geratzen bada aurreko c) atalean adierazitako lehiaketa murriztua bukatu ondoren, lanpostu hori hutsik utziko da.
Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2015eko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L1507096