2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Hilerrien ordenantza. Behin betiko onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko otsailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hilerrien ordenantza, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearena.
Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Hilerrien ordenantza behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Urrotz-Hirian, 2015eko apirilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.
UDALAREN ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUA EGITEKO TASAK ORDAINARAZTEARI BURUZKOA
1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atalean (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren 12. artikuluan xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.
Mankomunitateko herriren batean ehortzi edo hobitik atera beharra sortzen denean, ukituek garaiz adierazi beharko diete udal zerbitzuei (Alkatetzan edo udal bulegoetan), Udalak zerbitzua bidera dezan kontrataturiko enpresaren bidez edo udal zerbitzuen bidez.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da hilerriko zerbitzuak ematea, eta lurra edo horma-hilobiak lagatzea, gehienez ere hogei urteko eperako.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Ondorio guztietarako, zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izanen da subjektu pasiboa.
Zerga-oinarria
4. artikulua. Zerga-oinarria zergapeko egintzaren izaeraren arabera zehaztuko da eta, ordenantza honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira:
–Lurrean ehorztea.
–Horma-hilobian eta panteoian ehorztea.
–Gorpuzkiak ateratzea.
–Lurra panteoiak eta itxiturak egiteko lagatzea.
5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira, eta zerbitzua emateko eskaera aurkeztean ordainduko dira.
Neurri iragankorrak
1. Ondoriorik gabe gelditzen dira lur eta panteoien kontzesio guztiak, betierekoak, 99 urtetik gorako antzinatasunekoak.
2. Ondoriorik gabe geldituko dira gaur egun dauden itxitura guztiak, antolamendu eta erregelamendu berriarekin bat ez badatoz.
3. Ehorzketak egiteko horma-hilobien eta panteoien lagapenak hogei urterako izanen dira, eta 20 urteko aldietarako luzatzen ahalko dira. Epe hori bukatutakoan, behin bakarrik eta beste hogei urterako berritzen ahalko da, eskaeraren datan indarra duten tasak ordainduta.
4. Lurrean egiten diren ehorzketak 20 urterako izanen dira gehienez.
5. Gaur egun dauden ehorzketa guztiei dagokienez, hogei urte baino gehiago badituzte, itxita edo mugatuta badaude edo panteoia eraikita badute eta horrela jarraitu nahi bada, lagapena luzatzeko eskaera aurkeztu beharko da Udalean, ordenantza honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean, eta panteoietarako ezarritako tasa ordaindu beharko da.
6. Gaur egungo ehorzketei dagokienez, hogei urte baino gehiago badituzte, itxita edo mugatuta badaude eta panteoia eraikita badute, baina kontzesioa berritzeko eskaera behar den epean aurkezten ez bada, udal zerbitzuek kendu eginen dute, eta lurra hurrengo erabilera batzuetarako erabilgarri geldituko da.
7. Ehorzketa bat baino gehiagoko itxitura dutenek, baldin eta ehortzietakoren batek hogei urte baino gehiago egin baditu bertan, berritze partziala eskatu beharko dute. Hori betetzen ez bada, itxituraren zuzenketa egin beharko da.
8. Lurraren berrantolamendu berriarekin bat ez datozen ehorzketek edo itxiturek ez dute inolako aukerarik izanen berritzeko, eta hogei urterako bakarrik errespetatuko dira, azken ehorzketatik hasita.
6. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan hartuko du indarra.
ERANSKINA
Tarifak
KONTZEPTUAK | ZENBATEKOA LANEGUNETAN | ZENBATEKOA LARUNBATETAN, JAIEGUNETAN |
Ehorzketa, lurrean/panteoian | 345,00 | 430,00 |
Gorpuzkiak ateratzea | 300,00 | 365,00 |
Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez | 100,00 | 100,00 |
20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea | 100,00 | 100,00 |
20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro. Beste 20 urterako luzatzea | 600,00 | 600,00 |
Iragarkiaren kodea: L1506085