95. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Urraulbeitiko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko lurrak: Urraulbeitikoak: Nardoze Andurra, Muru, Santsoain, Artieda, Argiroz, Geretz, Askoz, San Vicente, Arripodas eta Menasa.

Urraulbeitin, 2015eko apirilaren 27an.–Barrutiaren titularra, Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1507074