2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
13. poligonoko 47. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Alkatetzaren 2015eko maiatzaren 8ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Berriobeitiko Kale Nagusiko 6.aren xehetasun azterlana (13. poligonoko 47. lurzatia), Lukasz Karol Grochowiczek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Berriobeitin, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1507091