93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal bazkalekuetako belarren enkantea

Andosillako Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin bilkura berezian, erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoan ematea honako udal bazkaleku hauen belarren aprobetxamenduen errentamendua:

1.–“Tamarit” (1): 1.320 euro.

2.–“ Tamarit” (5): 1.760 euro.

3.–“Comunillo”: 1.980 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Esleipenaren epea: 8 urte, behin betiko esleipena egiten denetik hasita.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan, iragarki honen epean eta bulego orduetan.

Egiteko lekua eta epea: enkantea Andosillako Udaletxean eginen da, ekainaren 3an, 13:00etan.

Andosillan, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1506918