93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lur-ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioa. Lehenengo seihilekoa

Andosillako Udaleko alkateak, maiatzaren 5eko 86/2015 Ebazpenaren bidez, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren errolda fiskala onetsi du 2015eko ekitaldirako.

Egutegi fiskalak ezartzen duen gisan, Udalbatzak 2014ko azaroaren 27ko osoko bilkuran onetsi baitzuen (2014ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa), ekainaren 5ean igorriko dira kobratzeko lehen seihilekoaren ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa Nafarroako Rural Kutxan diru-sarrera eginez egin beharko da, ekainaren 30a baino lehen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1506871