5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hautagai-zerrenda bat erretiratu da Araitzen
Bilduk Araizko udalerrirako aurkeztu duen R-219 hautagai-zerrenda erretiratu dela jakinik, Nafarroako Gobernuari jakinarazten zaio hauteslekuan hautagai-zerrenda horren boto-paperik utz ez dadin. Jakinarazten zaio Nafarroako Aldizkari Ofizialari ere, erretiratu dela argitara dadin, baita behar den udalari ere, hauteskunde-mahaiari horren berri eman diezaion postaz bidali diratekeen botoak boto zuritzat har daitezen.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 14an.–Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, Edilberto Esteban Iglesias.
Iragarkiaren kodea: J1507382