2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
FACE plataformari atxikitzea
Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko urtarrilaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorraren Plataformari (FACE) atxikitzea, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den puntutik eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz, Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen izenean 500 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kenduta; hori guztia 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.
Noain Elortzibarren, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.
Iragarkiaren kodea: L1506863