93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1 eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2015eko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean 1 eta 2. aldaketak, kreditu bereziaren eta kreditu transferentziaren bidezkoak baitira.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz-Hirian, 2015eko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1506852