2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2015eko aurrekontuan aldaketak egiteko bigarren eta hirugarren espedientea. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak, kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren bidezkoak, Zizur Nagusiko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1506798