93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, Pedro Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1506797