93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan: 128/2015 prozedura arrunta

Honako honen bidez, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eraginez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu dela (248/2014 prozedura arrunta), lan-kontratatudunendako hitzarmen kolektiboaren artikulu batzuen aurka eta Eguesibarko Udaleko funtzionarioendako eta administrazio kontratudunendako 2014-15 urteetarako erabakiaren aurka, 2015eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 3an. Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ari dira tramitatzen, 128/2015 prozedura arruntaren gisa.

Iragarki honen bidez, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, .2 eta .4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, interesdunak epatzen dira, delako prozeduretan demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1506874