2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UZTARROZE
1. poligonoko 132. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Uztarrozeko Udalak, 2015eko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Uztarrozeko Arau Subsidiarioetako 1. poligonoko 132. lurzatiaren xehetasun azterlana, Espandoia auzoko 42. zenbakiari dagokiona, Francisco Javier Martínezek eta beste batek sustatua.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Uztarrozen, 2015eko maiatzaren 5an.–Alkatea, Carmen Fayanás Sola.
Iragarkiaren kodea: L1506847