2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
5. aldaketa 2015eko aurrekontuetan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontuko 05/2015 aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1506799