93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten. 2015. urtea
(Espediente zk SUBV_CON_COMPET/2015/26)

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1. Administrazio deitzailea:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4. Instrukzio-organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da Iruñeko emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, honako proiektu hauek finantzatzeko: hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak.

2. Deialdiaren helburua:

Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Iruñeko Udalaren II. Planaren helburu garrantzizkoenetako bat da herritarrak sentsibilizatzea eta gizartean berdintasunaren eta genero-indarkeriari aurrea hartzearen inguruko balioak sustatzea eta emakume-elkarteen jarduketak hedatu eta sustatzea.

Hartara, deialdi honek tresna bat eskaini nahi du, Udal arloan, genero-berdintasunaren alde, emakumeak bizitzaren alor guztietan ahalduntzearen alde eta diskriminazioaren kontra lanean jarraitzeko, emakume guztiek herritar gisa dituzten eskubide guztiez balia ditzaten laguntzeko.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Bi modalitate ezarri dira:

–1. modalitatea: Eskatu daitekeen gehienezko zenbatekoa 4.000 eurokoa edo gutxiagokoa izanen da.

–2. modalitatea: Eskatu daitekeen zenbatekoa 4.000 eurotik gorakoa izanen da, eta gehienez ere 13.000 eurokoa.

Entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat egiteko diru-laguntza jasotzen ahalko du, 1. modalitatekoa edo 2. modalitatekoa; hau da, proiektu bakar bat, 1. modalitatean edo 2. modalitatean sartzen dena. Edonola ere, onartzen ahalko dira entitate baten eskabidea, bakarka, eta entitate hori berak beste batzuekin batera taldean egindako eskabidea, betiere taldeak aurkeztutako proiektua eta entitateak bakarka aurkeztutakoa ezberdinak badira.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 96.000 euro.

Gehienezko aurrekontu-kontsignazioa deialdi honek ezartzen dituen bi modalitateen artean banatzen da, honela:

a) 1. modalitatea: 40.000 euro.

b) 2. modalitatea: 56.000 euro.

Modalitate bakoitzari esleitutako zenbatekoa modalitate bakoitzean aurkeztu eta sartutako proiektuen artean banatuko da. Modalitate bakoitzean proiektu-hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lortutako puntuazioaren arabera. Diru-laguntzak modalitate bakoitzerako bideratutako aurrekontu-kontsignazioa agortu arte emanen dira, eta gerta daiteke proiektu batek edo bestek diru-laguntzarik ez jasotzea nahiz eta 60 puntu (diru-laguntza jaso ahal izateko eskatutako gutxienekoa) baino gehiago eduki. Modalitate bati esleitutako kreditua agortu ezean, geratzen den kopurua beste modalitateari gehituko zaio.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida:

70/31322/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak:

Gehienez ere honako zenbateko hauek emanen dira, betiere modalitatea zein den:

–1. modalitatea: Gehienez ere eskatutakoaren %100. Ezin izanen du 4.000 eurotik gora jo.

–2. modalitatea: Gehienez ere 13.000 euro emanen dira, honako portzentaje hauekin bat:

–Eskatutakoaren %100, baldin eta proiektuak 91 eta 100 puntu bitarte lortzen baditu.

–Eskatutakoaren %90, baldin eta proiektuak 81 eta 90 puntu bitarte lortzen baditu.

–Eskatutakoaren %80, baldin eta proiektuak 71 eta 80 puntu bitarte lortzen baditu.

–Eskatutakoaren %70, baldin eta proiektuak 60 eta 70 puntu bitarte lortzen baditu.

4. Hainbanatzeko aukera:

BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu:

5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

96.000 euro

2. urtekoa:

... euro

4. urtekoa:

... euro

1. urtekoa:

... euro

3. urtekoa:

... euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Entitateek banaka edo taldeka eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, betiere honako betekizunak betetzen badituzte:

–Legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada. Dokumentazio hori egunean eduki beharko dute.

–Irabazi-asmorik gabekoa izatea. Berariaz bazterturik geratzen dira irabazi-asmoa duten entitateak.

–Estatutuetan berariazko helburu gisara agertzea emakumeen egoera hobetzeko konpromisoa edota emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitzaren alor guztietan lortzeko aurrerapausoak egitekoa.

–Egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean edukitzea.

–Lankidetza hitzarmenik edo kontraturik sinaturik ez izatea Iruñeko Udalarekin, diru-laguntza zer programa edo jardueratarako eskatu eta horretarako.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira entitate onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea. Jarduerak Iruñeko lurralde-esparruan eginen dira, eta behar den bezala egiaztaturik dagoen Berdintasunaren arloko titulazioa zein prestakuntza dituzten pertsonek koordinatu eta emanen dituzte.

b) Iruñeko Udalari baimena eta laguntza ematea proiektuaren garapena hedatzeko, aukera berdintasunaren arloan iritzi publikoaren sentsibilizazioa sustatze aldera. Herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak igualdad@pamplona.es helbidera igorri behar dira, edo, bestela, unitate kudeatzaileak hedapen-zereginetarako ezartzen duen helbidera.

c) Organo emailearen aurrean justifikatzea, justifikazio-txostenak aurkeztuta, baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

d) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egiten ahal dituzten beste guztiei ere, betiere jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro eman beharko dituztelarik, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

e) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

f) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak –agiri elektronikoak barne–, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

g) Iruñeko Udalari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabar, betekizun eta baldintzetan gertatzen diren aldaketak oro, eta, behar izanez gero, hari behar den baimena eskatzea.

Proiektu bat aldatzeko eskabidea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehalakoan aurkeztu behar da, eta betiere aldaketak sartu baino lehenago, deialdi honen F) atalean adierazitakoaren arabera.

i) Unitate kudeatzaileari jakinaraztea proiektua garatzen den bitartean entitate eskatzailearen edo eskatzaileen nortasun juridikoan izandako aldaketen berri: estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria, etab.

j) Jasotako zenbatekoak itzultzea, hala deialdi honen Q) atalean nola Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean adierazitako kasuetan.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

Entitate onuradunak sortutako materialetan eta gaztigu-idazkietan honako legenda hau txertatu beharko du Iruñeko Udalaren logotipoarekin batera: “Laguntzailea: Iruñeko Udala. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra”.

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera:

BAI EZ.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak baloratu eta gero.

Aurretiko baimena beharko dute proiektuaren helburuak eta jarduerak, eta proiektuaren talde hartzaileak ukitzen dituzten aldaketak. Aldaketa horiek egin ahal izateko, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko zaio unitate kudeatzaileari, hau da, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrari, aldaketak justifikatzen dituzten inguruabarrak agertu eta berehala eta, betiere, aldaketak egin baino lehen. Aldaketak egiteko baimen horiek emanen dira, non eta horiek eraginik ez duten aplikatutako balorazio-irizpideetan eta diru-laguntza emateko egintzaren norgehiagokan.

Proiektua gauzatzean gerta daitezkeen gainerako gertakariak eta aldaketak memoria-txostenean adieraziko dira, eraginik ez dutelako proiektua baloratzeko alderdietan, edo xehetasunak direlako.

Jardueraren finantza-egiaztapen edo -justifikazioaren fasean bakarrik joko dira egokitzat aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituzten aldaketak.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Estatutuak (horrez gain, emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bizitzaren esparru guztietan lortzeko entitatearen konpromisoa jasotzen duten Estatutuen artikuluaren edo artikuluen kopia aurkeztu behar da).

–Entitate eskatzailearen ordezkariaren NANa, pasaportea edo antzeko agiria.

–Indarrean den egiaztagiria, entitatearen Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak ziurtatzeko, bertan zehazturik zenbat gizonek eta zenbat emakumek osatzen duten.

–Egiaztagiria, izaera juridikoa dela-eta dagokien Erregistroan izena emana dutela ziurtatzeko, betiere hori eska badaiteke indarra duten arauekin bat.

–Identifikazio Fiskaleko Txartela.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Honi atxikiko zaio proiektua aurkezteko inprimakia, deialdi honen IV eranskinarekin bat (Proiektuaren memoria-inprimakia). Paperean aurkeztuz gero, artxibo bat ere aurkeztu beharko dute formatu digitalean.

g) Diru-laguntza zein banku-entitatetan sartu behar den, halakorik egin behar izanez gero, eta horren jatorrizko egiaztagiria. Egiaztagiri hori eguneraturik aurkeztu beharko da.

h) Proiektuaren koordinatzaileak eta arduradun nagusiek genero-berdintasunaren arloan eskuratutako titulazioaren eta jasotako prestakuntzaren fotokopia konpultsatuak.

i) Gauzatu beharreko proiektua edo jarduketa zuzen ulertzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri (grafikoak, teknikoak, finantzakoak eta bestelakoak).

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: Proiektuaren osoko balorazioa irizpide hauetako bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza izanen da:

1. Entitate eskatzaileari edo eskatzaileei dagozkien irizpideak: 25 puntu bitarte.

a.1) Emakumeek osatutako elkartea izanez gero: 20 puntu.

a.2) Emakumeen elkarte-talde bat izanez gero: 25 puntu.

a.3) Emakumeek osatutako elkartea izan ezean: 10 puntu bitarte.

Entitatearen estatutuetan jasota edukiz gero emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa: 5 puntu.

Zuzendaritza batzordearen osaketa parekidea izanez gero: 5 puntu.

2. Proiektuari dagozkion irizpideak: 75 puntu bitarte.

a) Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa: 40 puntu bitarte.

–Garatu beharreko proiektuari buruz aurkeztutako informazioaren maila eta kalitatea: proiektua zein ingurunetan zedarritu eta horren egoeraren azterketa, egin beharreko jarduerak, etab.

–Koherentzia, jardunaren justifikazioaren, ezarritako helburuen, aurreikusitako emaitzen eta proposatutako jardueren artean.

–Genero-ikuspegiaren txertatze-maila prozesu osoan zehar (oinarria, jarduerak, segimendua eta ebaluazioa).

–Erabili beharreko baliabideen eta egin beharreko jardueren baliozkotasuna (jardueren eraginkortasuna, ikasbide aktiboa, teknologia berrien erabilera...).

–Aurrekontua proposatutako jardueretara egokitzea, aurrekontuaren garapen xehatua egitea eta deialdi honetan zehaztutako mugetara doitzea.

–Gauzatu beharreko ekintzen bideragarritasuna (bitarteko teknikoak, langileak barne).

–Ekintzetatik espero daitekeen eragina edo emaitza.

–Aurreikusita dagoen ebaluazio-sistema: adierazleak, tresnak eta ebaluazio-iturriak.

b) Sustatu nahi den prestakuntza eta gizarte-aldaketa: 35 puntu bitarte.

Berdintasunaren aldeko jokamoldeak modu aktiboan ikasten laguntzea eta gogoeta egitea emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunari eta hori eragiten duten zioei buruz: 10 puntu bitarte.

Genero-indarkeriari aurre egiteko estrategiak modu aktiboan ikasten laguntzea: 10 puntu bitarte.

Emakumeen eta neska gazteen ahalduntze-bidea sustatzea: 10 puntu bitarte.

Egiazko berdintasuna lortzeko gizonek aktiboki parte har dezaten sustatzea: 5 puntu bitarte.

Edozein kasutan, proiektu batek, diru-laguntza jasotzeko, gutxienez 60 puntu lortu behar ditu guztira. Proiektuak bazter geratuko dira gutxienez 60 puntu eskuratzen ez badituzte.

Aurrekontuko partida puntuazio bereko bi eskaera edo gehiagorekin agortzen bada, berdinketa ebazteko kontuan hartuko da, bakarrik, zer proiektuk eskuratu duen puntu gehiago 1. irizpidearen arabera. Berdinketak bere horretan segituz gero, 2. irizpidearen a) atalean zeinek lortu duen puntu gehiago begiratuko zaio, eta, oraindik ere berdinduta egonez gero, 2. irizpidearen b) atalean lortutako puntuazioari erreparatuko zaio, beharrezkoa bada.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea.

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua:

Gizarte Ongizate Alorreko Zinegotzi Delegatua. Haren ordez Iruñeko Udaleko beste zinegotzi batek jardun dezake.

Epaimahaikideak:

1. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Zuzendaria.

2. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Programen Zuzendariordea.

3. Berdintasuneko Teknikari Aholkularia.

Idazkaria:

Zuzenbidean lizentziaduna, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrari atxikia.

J.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI  EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Proiektuari zuzenean lotutako gastuak:

a) Giza-baliabideak (hizlarien diru-sariak eta abar).

b) Material suntsikorrek eta diruz lagundutako jardueren publizitateak eragindako gastuak.

c) Gastuak lokaletan (jarduera egoitzatik kanpo eginez gero) eta ekipamenduetan jarduera garatzeko.

d) Beste gastu batzuk (joan-etorriak, dietak, hizlariei ostatu ematea...).

e) Mendekotasuna duten pertsonak artatzeak eragindako gastuak (haurtzaindegiak, ludotekak, adinekoen arta, etab.) diruz lagundutako jarduerak egin bitartean.

Proiektuari zeharka lotutako gastuak (gehienez ere diru-laguntzaren %20): Emandako diru-laguntzak edo guztira justifikatutako gastuak (gastuak diru-laguntza baino gutxiago izanez gero) zenbat jo eta horren %20 egotz dakieke, gehienez ere, zeharkako gastu hauei, betiere horiek diruz lagundutako jarduera egiten den aldiari dagozkiolarik:

Administrazio-kudeaketa (%10 bitarte).

Entitatearen lokalaren alokairua (%5 bitarte).

Argi-, ur- eta telefono-kontsumoak (%5 bitarte).

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

a) Elkartearen barne funtzionamenduak sortutako jardueren gastuak (batzarrak, etab.).

b) Prestakuntza-gastuak informatikaren eta teknologia berrien arloetan.

c) Aisialdiko eta jolaserako jarduerak.

d) Iruñeko Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak diren jarduerak, eta zehazkiago Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zein irakasleei zuzenduta egonda ikastetxeetan egiten direnak.

e) Material inbentariagarria eta informatikoa erosi eta mantentzeak, altzariak erosteak edo lokalak egokitzeak eragindako gastuak.

f) Jardueretara bertaratzen diren pertsonendako ekarpenak, diruz zein jenerotan.

g) Jardueretara joandako pertsonei emandako lunchek, bazkariek eta abarrek eragindako gastuak.

h) Jenerotako ekarpenak, irakasleei edo hizlariei ordaintzeko.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Diruz lagundu daitezke 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean egindakoak.

M.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea:

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

O.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua. Behin diru-laguntzen gaineko ebazpena eman eta gero, diru-laguntzak guztira zenbat jo eta horren %75 ordainduko zaie, aurrerapen gisara, entitate onuradunei. Ordaintzeke geratzen den %25 ordainduko da behin deialdi honen P) atalak aipatzen dituen gastuen justifikazio-agiriak aurkeztu, justifikazioaren gaineko balorazio-txostena egin eta gastuei buruzko txostena aurkeztu eta gero.

Aurrekoa gorabehera, diru-laguntzaren zenbatekoa 8.000 eurotik beherakoa bada, aurrez ordainduko zaio entitate onuradunari ordainketa bakar batean, eta kasu horretan, halaber, entitateak justifikazio-agiriak aurkeztu beharko ditu deialdi honen P) atalean ezarritako epean eta moduan.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aipatutakoa gorabehera, Udalak ofizioz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen entitate onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Diruz lagundutako jarduera dela-eta egindako gastuak oro justifikatuko dira, eta ez bakarrik Iruñeko Udalak emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa. Justifikazio-kontua jarraian aipatzen diren agiriek osatuko dute, eta haiekin batera deialdi honi atxikitako V. eranskina (Memoria-txostena proiektuaren garapenari buruz) aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea (arauzko eredua).

b) Memoria-txostena, horretarako diseinatu eta deialdi honi atxikitako eranskin-ereduarekin bat: “Memoria-txostena proiektuaren garapenari buruz”.

c) Udalaren diru-laguntzaz baliatuta egin diren material iraunkor guztien kopia (argitalpenak, ikus-entzunezkoak, etab.).

d) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda.

e) Aurreko zerrenda hori egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu behar dira: fakturak, ordainagiriak, are nominak ere, tributuak nahiz Gizarte Segurantzako kuotak eta balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta horien zenbatekoa emandako diru-laguntzaren kargura ordaindu bada, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, horiek jatorrizkoekin batera erakutsiko dira, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsatu ditzan.

Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta inongo kasutan ez dira onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak.

Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren izena eta IFK, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan.

f) Zeharkako gastuak justifikatzeko, gastu bakoitzaren izaerari dagozkion ziurtagiriak aurkeztuko dira.

g) Administrazio- eta kudeaketa-gastuak entitatearen Iruñeko egoitzari egokituko zaizkio, diruz lagundutako jarduera egiten den aldikoak izanen dira eta harekin bat etorriko dira.

h) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

i) Borondatez aurkez daitekeen beste edozein agiri –idatzizkoa zein grafikoa–, finantzatutako proiektuaren funtzionamendu edo gauzatze egokia egiaztatze aldera.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 14an amaituko da.

Salbuespenez, egindako gastu guztiak ezin badira data horretan justifikatu diru-laguntzaren xedea den jarduera amaitu ez delako, elkarteek behin-behineko memoria eta justifikazioak aurkeztuko dituzte egun horretarainokoa kontuan harturik, eta horiek osatu beharko dituzte 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

–Esku-hartzearen esparruan zer emaitza eta jarduera egiteko konpromisoa hartu eta horiek osoki edo parte batez betetzen ez badira.

–Edozein zio dela medio gastuak egiten ez badira, edo horietan funtsezko aldaketak egiten badira, Iruñeko Udalak organo kudeatzailearen bidez horretarako berariazko baimenik eman gabe.

R.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

T.–Eranskinen aurkibidea.

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Memoria-inprimakia proiektuari buruz.

V. Eranskina.–Memoria-txostena proiektuaren garapenari buruz.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Zinegotzi delegatua, Ana Lezcano Galar.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ EDO HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean nago deialdia egin dela irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru laguntzak emateko, 2015. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten, eta deialdia NAOn argitara eman dela (Zk.: ....; Data: ............).

ESKAERA: Eskatzen dut ....................... euro jotzen duen diru-laguntza ematea, honako proiektu hau egiteko: ..................................................................... Xede horretarako, deialdiaren G.4) idatzi-zatian galdatutako agiri hauek aurkezten ditut:

Entitate eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) idatzi-zatian adierazitako gainerako agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: ....................................IFZ: ....................

Telefonoa: .................. Faxa: ......................... Jakinaren gainean nago deialdia egin dela irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru laguntzak emateko, 2015. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten.

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena,
xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................................... NAN: ....................... Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): .................................. Helbidea: .................................... IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: .........................

Jakinaren gainean nago deialdia egin dela irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru laguntzak emateko, 2015. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten.

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUT:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, (e)ko ....................aren ....................(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Memoria-inprimakia proiektuari buruz

(IV. eranskin honen kopia bat formatu digitalean aurkeztu behar da)

DATUAK PROIEKTUA AURKEZTEN DU(T)EN ENTITATEARI EDO ENTITATEEI BURUZ

Proiektua aurkezten duten ENTITATEEN KOPURUA:

Entitate bakoitzaren ardura proiektua egitean:

Proiektua entitate-talde batek aurkeztuz gero, entitateek fitxa bat aurkeztu behar dute taldea osatzen duten entitateko, eta bertan honako argibide hauek eman:

Elkartearen / Entitatearen izen osoa eta siglak:

IFK:

Zuzendaritza Batzordearen osaera (emakumeen eta gizonen kopuruak):

Legezko helbidea, osorik:

Posta-kodea:

Herria:

Probintzia:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Telefonoak:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Webgunea:

Proiektuaren pertsona arduraduna:

Kargua:

Harremanetarako tel.:

Elkartearen / Entitatearen legezko ordezkaria:

Harremanetarako tel.:

Zein gizarte-multzorekin aritzen da lanean?

Jarduera nagusiak:

Entitatearen giza baliabideak:

Emakumeak

Gizonak

Elkartekideen kopurua

Boluntarioen kopurua

Kontratatuen kopurua

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

A.1) Proiektuaren identifikazioa:

Proiektuaren izenburua:

Proiektu hau lehenago finantzatu du Iruñeko Udalak?

Hasiera-data:

Bukaera-data:

Proiektuaren kostua, guztira:

Eskatutako zenbatekoa: Modalitatea:

A.2) Aurreikusitako aurrekontua:

KONTZEPTUAK

PROIEKTUAREN KOSTUA

BERDINTASUN ALORRARI ESKATUTAKOA

PROIEKTUARI ZUZENEAN LOTUTAKO GASTUAK:

Giza baliabideak (hizlariak eta abar)

Materialak eta hornigaiak

Lokalak edo ekipamenduak jarduera egiteko

Beste batzuk (joan-etorriak, dietak, ostatu-hartzea)

Adingabeak edo menpekoak artatzea

Beste batzuk

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

PROIEKTUARI LOTUTAKO ZEHARKAKO GASTUAK (%20 bitarte)

Administrazio-kudeaketa (%10 bitarte)

Entitatearen egoitzaren alokairua (%5 bitarte)

Argi-, ur- eta telefono-kontsumoak (%5 bitarte)

Beste batzuk

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Proiektuaren kostua, guztira

Berdintasun alorrari eskatutakoa

Beste hainbat finantzabide (zehaztu zein):

B) Proiektuaren deskribapena.

1. Deskribapen labur eta orokorra (identifikatu eta diagnostikatu proiektuaren testuingurua).

2. Proiektuaren helburuak.

3. Garatu beharreko jarduerak.

4. Gutxi gorabeherako egutegia eta kokapena (jarduerak Iruñeko udal-mugartean egin behar dira).

5. Aurreikusitako parte-hartzaileen kopurua (sexuaren arabera multzokatu).

6. Azaldu proiektuaren alderdi nagusiak eta horiek zer harreman duten honako puntu hauetako batekin edo gehiagorekin:

6.1. Berdintasunaren aldeko jokamoldeak modu aktiboan ikastea eta gogoeta egitea emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunari eta hori eragiten duten zioei buruz.

–Genero-indarkeriari aurre egiteko estrategiak modu aktiboan ikastea.

–Emakumeen eta neska gazteen ahalduntzea.

–Egiazko berdintasuna eta ardurakidetasuna lortzeko gizonek aktiboki parte har dezaten sustatzea.

C) Aurrekontua eta behar diren baliabideak.

1. Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntza zein helburutan erabili.

2. Giza baliabideak proiektua gauzatzeko (langile soldatapekoak eta langile boluntarioak. Datuak sexuaren arabera banakatu).

3. Aurreikusitako baliabide tekniko eta material garrantzitsuenak.

D) Proiektuaren ebaluazioa eta segimendua.

1. Aurreikusitako ebaluazioa proiektua gauzatzen den prozesu osoan zehar.

V. ERANSKINA

Memoria-txostena proiektuaren garapenari buruz

Diru-laguntza justifikatzeko txostena.

Proiektuaren izenburua:

Entitatearen izena:

Txostena noiz egin den:

Harremanetarako pertsona Iruñean, eta haren telefono zenbakia:

I
Proiektuaren garapenari buruzko txostena

1. Labur deskribatu garatutako proiektua, jarduerak, egutegia eta parte hartu duten entitateak.

2. Helburuak noraino bete diren baloratu.

3. Espero zen parte-hartzaileen kopurua eta benetan izandakoa.

4. Ebaluazioa, emaitzen eta eraginaren balorazioa: alderdi positiboak eta negatiboak.

5. Publizitatea (erantsi liburuxkak, pantailan inprimatutako irudiak –webgune edo mezu elektronikoen kasuan–, kartelak, egunkari-zatiak, etab.).

6. Proiektua garatzen lanean aritu diren lagun-kopurua (soldatapekoak eta boluntarioak. Datuak sexuaren arabera banakatu).

7. Erabilitako bitartekoak eta materialak.

II
Finantza txostena. fakturen erregistroa

Emandako diru-laguntza:

KONTZEPTUAK

AURREIKUSITAKO AURREKONTUA

GAUZATUTAKO AURREKONTUA

FAKTURAREN HURRENKERA ZK. ETA DATA*

PROIEKTUARI ZUZENEAN LOTUTAKO GASTUAK

Giza baliabideak (hizlariak eta abar)

Materialak eta hornigaiak

Lokalak edo ekipamenduak jarduera egiteko

Beste batzuk (joan-etorriak, dietak, ostatu-hartzea)

Adingabeak edo menpekotasunak jotakoak artatzea

Beste batzuk

ZUZENEKO KOSTUEN

GUZTIZKO PARTZIALA

PROIEKTUARI LOTUTAKO ZEHARKAKO GASTUAK (%20 bitarte)

Administrazio-kudeaketa (%10 bitarte)

Entitatearen egoitzaren alokairua (%5 bitarte)

Argi-, ur- eta telefono-kontsumoak (%5 bitarte)

Beste batzuk

ZEHARKAKO KOSTUEN
GUZTIZKO PARTZIALA

GUZTIZKO AURREKONTUA

Aurreikusitakoa**

Gauzatutakoa**

Beste finantzabide batzuk (zehaztu entitateak, jasotako diru-laguntzak eta proiektu berari egotzitako gastuak)

(*) Fakturak hurrenkera korrelatiboan zenbatzen dira (1etik hasita) eta zenbaki bakoitza “Fakturaren hurrenkera-zk.” zutabean jarri behar da, dagokion gastuaren deskribapenaren ondoan.

(**) Desbideratzerik izanez gero, jarraian azaldu horren zergatia.

III
Administrazio-agiriak

Hemendik aitzina, honako administrazio-agiri hauek gehitu:

–Fakturen zerrenda (jatorrizkoak edo erakunde kudeatzaileak konpultsatuak) egindako gastua justifikatzeko.

–Ordainketa jaso izanaren egiaztagiria.

Iragarkiaren kodea: L1507218