93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Otiñanoko Kontzejuak, 2015eko apirilaren 25en egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Otiñanon, 2015eko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, María Ángeles Sóla Unsuain.

Iragarkiaren kodea: L1506849