2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
Fakturazio elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea
Orbarako Udala, 2014ko abenduaren 30eko bilkuran, Estatuko Administrazio Orokorraren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrari (FACE) atxiki zaio, plataforma hori udal honen faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra izan dadin 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina.
Hori guztia, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Orbaran, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Gorka Beunza González.
Iragarkiaren kodea: L1506892