2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Fakturazio elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea
Orbaizetako Udala, 2014ko abenduaren 22ko bilkuran, Estatuko Administrazio Orokorraren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrari (FACE) atxiki zaio, plataforma hori udal honen faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra izan dadin 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina.
Hori guztia, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Orbaizetan, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Fermín Erdozain Larrañeta.
Iragarkiaren kodea: L1506884