2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Udal Planeko aldaketa xehakatua, UE6+UE8 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa zuela, hau erabaki zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2c eta 47.ll artikuluetan ezarritakoarekin bat:
1.–Behin betiko onestea Mendabiako Udal Planean UE 6+UE 8 unitateari dagokionez aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.
2.–Onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta aldaketa proiektuan jasotako hirigintza arauak ere.
3.–Udal Planaren aldaketa onetsia Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, luzaturiko txostenekin batean, onetsi eta 10 eguneko epean, haren kontrolerako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.
Mendabian, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
ERANSKINA
–UE6+UE8 unitateei dagokien aldaketa xehakatua eta planoak (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1506868