93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Udal Plan Orokorra. Hirugarrenez jendaurrean

Martzillako Udalak, 2015eko maiatzaren 4an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

–Martzillako Udal Plan Orokorreko aldaketak onestea, 2013ko abenduaren 26an onetsi baitzen behin-behinekoz, eta Martzillako Udal Plan Orokorra (dokumentu tramitagarria, 2015eko martxokoa) berriro jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, behin-behinekoz bigarrenez onetsi aurretik.

Jendaurrean egon bitartean, hau da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetez, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.

Martzillan, 2015eko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1506794