93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

394/2015 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Sustapen Departamentuaren web-orrialdearen bidez argitaratutako dokumentazioa zuzendu dela iragartzen duena. Dokumentazio hori Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Planari buruzkoa da, eta espedientea jendaurrean egon da udalez gaindiko plan sektorial deklaratu ondoren.

Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, udalez gaindiko plan sektorial deklaratu zen Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Plana, AR-01eko Konpentsazio Batzordeak aurkeztua; gainera, jendaurrean jarri zen berrogeita bost egunean eta, aldi berean, entzutea eman zitzaien Galar Zendeako Udalari eta Iruñekoari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Ondorio horiek direla eta, interesdunen eskura jarri zen hirigintzako espedientea, hura 2015eko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, argitaratuta; orobat, Sustapen Departamentuaren bulegoetan eta Sustapen Departamentuaren web-orrialdean: http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Vivienda+y+Ordenacion+del+Territorio/Acciones/.

Geroago, web-orrialdean argitaratutako dokumentazioa akastuna dela ikusita, web-eko argitalpena zuzendu da 2015eko apirilaren 29an. Zehazki, Konpentsazio Batzordeak, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2015eko martxoaren 31ko txostena kontuan hartuta, jabeen zerrenda eguneratuari buruz, aurkeztutako dokumentuan zegoen akatsa.

Horrenbestez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sustapen Departamentuaren web-eko argitalpenean egindako zuzenketaren berri ematea, orok jakin dezan. Cordovillan (Galar) eta Iruñean etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko Planaren espedientea jendaurrean jarri zen argitalpen horretan, udalez gaindiko plan sektorial deklaratua izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Konpentsazio Batzordeari, Galar Zendeako Udalari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 6an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1506881