2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Akats-zuzenketa, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorreko aldaketen behin betiko onespenean
Gesalazko Udalak, 2015eko otsailaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean:
Honako hau dioen tokian: "Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, gehienez ere 25 m dituela".
Honako hau jartzea onetsi da: "Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, gehienez ere 50 m dituela".
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa 2015eko apirilaren 27ko osoko bilkuran behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Muetzen, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1506901