93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Herrilurretako larrea enkantean

Xedea: Genevillako Udalaren jabetzako 1. poligonoko katastroko 2850. lurzatiko herri larrearen aprobetxamendua enkantean ematea. Kanpezuko (Araba) udal mugapean dago, “El Roturo” alderdian eta guztira 313.973,98 m²-ko azalera du. Lurzatiak abeltzaintzarako itxitura du perimetro guztian.

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarkia argitaratzen denetik hasita.

Hasierako prezioa: 1.500 euro urtean.

Errentamenduaren epea: zortzi urte.

Behin-behineko fidantza: 100 euro.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago udal bulegoetan edo baita Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatean ere, Aguilar Kodesen.

Enkantearen tokia eta eguna: Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatutzen den egunean, arratsaldeko ordu bietan.

Genevillan, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1506945