123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Blas de Laserna Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Corellako Udalak, ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen aldaketa Blas de Laserna Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean egonen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da aurreko azalpenean aipatu den jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Corellan, 2017ko ekainaren 16an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1707458