93. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2015eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2015eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batean onetsi zuen Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoz onetsi ere, eta 2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2015eko aurrekontua eta betearazpen oinarriak behin betiko eta gehiengo nahikoaz onetsitzat hartu dira, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 272. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Onetsitako aurrekontua argitaratzen da, kapituluka laburturik:

DIRU-SARRERAK: 1.732.700 euro,

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 379.100 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 18.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 156.900 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 744.350 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 343.050 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 91.300 euro.

GASTUAK: 1.732.700 euro.

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 512.500 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 894.400 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 6.200 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 97.400 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 169.800 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 52.400 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2015eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1506790