2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Akats zuzenketa: aurrekontuko “Udaltzaingoaren bulegoak berritzea” eta “Bide segurtasunerako materiala” inbertsioei buruzko aldaketen iragarkia
2015eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, osoko bilkurak 2015eko urtarrilaren 29an hartutako erabakia argitaratu zen, aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteari buruzkoa, “Udaltzaingoaren bulegoak berritzea” eta “Bide segurtasunerako materiala” izeneko inbertsioen gastuei aurre egiteko.
Iragarki hori bera, ordea, 2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen otsailaren 10ean, eta iragan da hamabost egun balioduneko epea herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Beraz, bidezkoa da 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia deuseztatzea, bitan bidali baita, oker.
Burlatan, 2015eko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1507047