1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
202E/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitateko C-1 lurzatiaren xehetasun azterlana, Ebrogan SLk sustatua, behin betiko onesten duena.
Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak jarduera ekonomikora, merkataritzako establezimendu handira, bideratzen duen etxesailaren eraikuntzako gehieneko lerrokadurak aldatzea du xede xehetasun azterlanak, haren antolamendu bolumetrikoa malgutzearren, beste konfigurazio arkitektoniko bat duten ezarpenak onartuak izan daitezen.
Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 47E/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean, eta 2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, baita prentsan ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak zehazten duen bezala.
Egun horretan jendaurrean jarri zen, hogei egunez, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Behin betiko onestea Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitateko C-1 lurzatiaren (Eguesibar) xehetasun azterlana, Ebrogan SLk sustatua.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, onetsitako araudiarekin batera, eta espedientearen sustatzaileari, Eguesibarko Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.
3.–Onetsitako tresnaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Eguesibarko Udalari igortzea.
4.–Adierazi ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Sustapen kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
ERANSKINA
–Salestarren UPSaren xehetasun azterlana (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1507021